Atzoko egunean Beasaingo Arangoiti zaharren egoitzan koronabirusa kutsatzeagatik izandako seigarren positibo kasua erregistratu zuten. Donostian kutsatutako lehen bi pertsonak izan ezik (bat zendua), gainerako laurak isolatuta daude aparteko gelatan.

Egoitzako bisita-erregimenak itxita jarraitzen du. Langile guztiak ez dira txandatuko kutsatutako pertsonak hartatzeko, eta osasun-agintariek kasu hauetarako protokoloak ezarritako isolamendu-neurriak mantentzen dira.

COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, bihartik aurrera, martxoak 31, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da arropa zaharren bilketa zerbitzua, ohiz-kanpoko egoera honetan ezin baita ziurtatu bildutako arroparen segurtasuna eta gainera bildutakoa ezin da prozesatu, lan gehienak eskuz egiten baitira.

Sasieta Mankomunitateak arropa birziklatzeko edukiontziak zigilatu egin behar ditu eta edukiontzietan kartelak jarriko ditu herritarrei egoera honen berri emateko. Deia luzatzen zaie herritarrei, arropa dezaten

Traste zaharren bilketa etenda, gainerako edukiontziak irekita eta maskarak eta eskularruak errefusara

Bestalde, gogoratu bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua ere bertan behera utzi zela duela aste bete. Gaineratiko hondakinen bilketa mantentzen da: errefusa/pixoihalak, organikoa, papera, kartoia, ontzi arinak, beira, sukaldeko olioa eta pilak. Eta eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.

Angela Garcia, 82 urteko beasaindarra, joan den ostiralean Arangoiti egoitzan kutsatutako bi kasuetako bat izan da. Osasun protokoloek adierazten dutenari jarraituz, egunean bertan Donostiako zentro sozio-sanitario batera eramana izan zen eta gaur bertan jakin da hil dela. 

Zoritxarreko berria jaso ondoren Aitor Aldasoro Beasaingo alkatea, harremanean jarri da haren senarrarekin eta udala eta udalerri osoaren izenean dolumina eta elkartasuna adierazi dizkio. 

Konfinamenduak irauten duen bitartean balizko bortizkeria kasuak jasan ditzaketen emakumeen arreta egokia “bermatu eta indartu” asmoz, alarma egoera ezarri zen momentutik  komunikazio eta koordinazio bideak indartu dira Foru Aldundiarekin, Emakunde eta Eusko Jaurlaritzarekin eta udalekin.

Emakumeen aurkako biolentziaren kasuak erdira murriztu dira azken egunotan EAEn, baina hala eta guztiz ere martxan daude bortizkeria matxistaren biktimak artatzeko zerbitzuak eta harrera zentroak, beti ere beren jarduera osasun gomendio eta protokoloetara egokitu ondoren.

Konfinamendu egoera honetan, gizarte osoari dei egiten zaio beren etxeetatik hiritar gisa inguruan egon daitezkeen balizko bortizkeria kasuen aurrean “konpromisoari eutsi” diezaioten. Emakumeen aurkako biolentziaren presazko arretarako eta harrerarako zerbitzuak indarrean daude. Bortizkeria matxista kasuen aurrean, biktima zein herritar oro kontaktuan jarri daiteke udaleko gizarte zerbitzuekin 943 028050, nahiz 900 840 111 telefonora deituz. 

Azpimarratu, bereziki, 112 larrialdietarako APPak egoera honetan izan dezakeen “baliagarritasun handia”. Izan ere, telefono deirik egin gabe edozein emakumeri laguntza eskaini diezaioke aplikazio honek. Hitz egiteko zein entzumeneko arazoak dituzten pertsonentzat egokitua dago, gainera, eta eskaera egiten duen emakumea GPS bidez lokalizatzeko aukera eskaintzen die segurtasun indarrei.

2 KARTELA koronabirusaindarkeria page 0001