Mugikortasun jasangarriko plana

ZERTAN DATZA MUGIKORTASUN JASANGARRIKO PLANA (HMJP)?

Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plana (HMJP) plangintza estrategikorako tresna bat da, hirian mugikortasuna jasangarritasun-irizpideen arabera antolatzeko.

Europako, estatuko eta autonomia-erkidegoko esparru bat dago, udalerriek HMJP idaztea bultzatzen duena, ingurumena gehien errespetatzen duten moduak sustatzeko (oinez, bizikletaz, garraio publikoz) eta garraio motordunaren erabilera arrazionalizatzeko, batez ere autoarena. HMPJ baten oinarrizko printzipioak honako hauek dira:

  • Adostasun politiko eta sozialaren beharra
  • Izaera integratua, mugitzeko modu guztiak kontuan hartuta
  • Zeharkako izaera, udaleko sail eta arloen artean koordinatua
  • Ikuspegi parte-hartzailea, gizarte-eragileen inplikazioarekin

 

NOLAKOA IZANGO DA BEASAINGO MUGIKORTASUN PLANA?

Beasaingo Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planak hiriko mugikortasun arazoak konpontzeko esparru orokorra du, irisgarritasuna, segurtasuna, kutsadura, edota erakargarritasuna bezalako gaiak lotuz. HMJPek jarduera-programak ditu, ikuspegi estrategikoarekin, eta esku-hartzeak ditu behar zehatzak asetzeko.