Gaia: Ikusten zaitut
Aurkezpena
Beasaingo Udalak, ohikoa den bezala, urteko egutegia euskara hutsean eskaini nahi die herritarrei eta gertukoei. Egutegia eratzeko, Udalak, argazki lehiaketa antolatzen du bai azalerako irudia eta baita ere hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratzeko.
Pertsonarekiko errespetoa ardatz hartuta, 2023ko egutegiko argazkietan, herritarren jokabide eredugarriak balioan jarriko dira, maitasun adierazpenak agerian, emozio ezberdinak, testuinguruen araberako jarrerak… pertsonak azken finean. Hori bai, argazki guztiak Beasainen ateratakoak direla edo Beasain dela ondo ikusaraztea ezinbestekoa da.
Baldintza orokorrak
Izen ematea eta bidalketa
Epaimahaia
Beraien erabakia eztabaidaezina izango da.
Argazkiak saritzeko irizpideak
Argazkiak erabiltzeko eskubidea
Beasaingo Udalak, argazkiak erreproduzitzeko, banatzeko eta jakinarazpen publikoan erabiltzeko eskubidea izango du. Egileak, eskubide horiek uztearen truke, inoiz ezingo du lehiaketako sariaz gain beste ordainsaririk eskatu.
Jabetza intelektuala
Parte-hartzaileak dira oinarri hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzearen erantzule bakarrak, batez ere legezko betebeharrak, eta Beasaingo Udala ez da, inola ere, horiek egindako ez-betetzeen erantzule izango.
Datu pertsonalen babesa eta irudi-eskubideak
Datu pertsonalak Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotako datuen babesari buruzko araudiaren eskakizunen arabera tratatuko dira.
Datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa interesdunaren berariazko baimenean eta lehiaketaren oinarri arautzaileen onarpenean oinarritzen da (DBEOaren 6.1.a.). Halaber, adostasuna kendu ahal izango da, aldez aurretik egindako tratamenduen zilegitasunari eragin gabe.
Parte-hartzaileek beren informazio pertsonalaren egiazkotasuna, zehaztasuna, indarraldia eta benetakotasuna bermatu eta erantzuten dute, eta 3/2018 Lege Organikoak eskatzen duen berariazko baimena lortu izana, aurkeztutako obren irudietan agertzen diren pertsonei dagokienez.
Halaber, parte-hartzaileek bermatzen dute 1/1982 Lege Organikoaren, maiatzaren 5ekoa, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzkoa, eskakizunak betetzen dituztela, eta beren obretan hirugarrenen irudia erabiltzeko legezko baimena eta/edo gaikuntza dutela.
Datuak lehiaketa kudeatzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, amaitu ondoren, legeek edo nahitaez bete beharreko arauek ezarritako betebeharrak eta erantzukizunak betetzeko legez ezarritako epeetan, edo agintaritza eskudunak, zuzenbidearen arabera, hala eskatzen duenean.
Tratatzen ditugun datuak beharrezkoak dira lehiaketa kudeatzeko, lehiakideekin harremanetan jartzeko eta saria emateko. Ez da erabaki automatizaturik hartuko datuetan oinarrituta, eta ez dira erabiliko pertsonaren profila egiteko.
Datu pertsonalak ez dira hirugarrenei komunikatuko, ezta hirugarren herrialdeei edo nazioarteko erakundeei transferituko ere.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko edo horien aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu Beasaingo Udalari idatzizko eta sinatutako eskaera bat bidaliz honako posta-helbide honetan: Loinazko San Martin Plaza, 1, 20200 – Beasain. Halaber, kontrol-agintaritzan erreklamazioa jartzeko eskubidea duzu (http://www.avpd.euskadi.eus).
Tratamenduaren arduraduna Beasaingo Udala da. Tratamenduaren arduradunarekin edo datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke (Loinazko San Martin Plaza 1, 20200 - Beasain) edo (udala@beasain.eus).
Aurrekontua, sariak eta sarien banaketa
Deialdiaren emakida eta ebazpena oinarri hauek argitaratu eta hurrengo ekitaldian egingo direla kontuan hartuta, eta 887/2006 Errege Dekretuaren 56.1.a) artikuluan xedatutakoa betetzen dela kontuan hartuta, aldez aurretik izapidetuko da, deialdi hau finantzatu behar duten baliabideak benetan finkatzeko baldintza etengarriaren mende.
Jasotako argazkietatik hamabi aukeratuko dira 2023 urtean Beasaingo Udalak argitaratuko duen egutegian erabiltzeko eta hamahirugarrena azalerako. Hamahiru argazki hauek 60na euroko saria jasoko dute.
Sari banaketa: Banaketa 2022ko abenduaren 16an burutuko da erakusketaren inaugurazioarekin batera COVIDak eragindako egoerak horrela uzten badu.
Erakusketa
Arauak betetzen dituzten aurkeztutako lanekin Igartzako Burdinolako erakusketa aretoan erakusketa egitea aurreikusten da 2022ko abenduaren 16tik 2023ko urtarrilaren 6rarte, partehartze nahikoa bada. Saridunek ezingo diote uko egin, saria jaso ez dutenek ez bezala.
Parte hartzea handia bada 30 lan baino gehiago ezingo dira erakutsi. Hau horrela, epaimahaiak erabakiko du zeintzuk izango diren erakusketan parte hartuko duten lanak.
Lanak jasotzeko epea
Erakusketan parte hartuko duten saritu gabeko lanak, 2023ko martxoan jaso ahal izango dira Beasaingo Udaletxean. Aipatutako epean lanak jaso gabe utziz gero, Udalak, egileak galdutzat eman dituela pentsatuko du eta, ondorioz, inolako eskubide eta kalte-ordainik aitortu gabe material hori suntsitu egingo du.
Oharrak