ARGAZKI LEHIAKETA

2021 urteko egutegia eratzeko Argazki Lehiaketa

Gaia: Beasaingo txokorik kuttunena

Aurkezpena

Beasaingo Udalak, ohikoa den bezala, urteko egutegia euskara hutsean eskaini nahi die herritarrei eta gertukoei.  Egutegia eratzeko, Udalak, argazki lehiaketa antolatzen du bai azalerako irudia eta baita ere hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratzeko.

2021 urteko egutegian ikusi nahi dugu zeintzuk diren Beasaingo txokorik maitatuenak, esanahi berezia dutenak edota zirrararen bat sorrarazten digutenak; horregatik, aurtengo gaia Beasaingo txokorik kuttunena da.  Egilearen emozioak, esperientziak, bizipenak, historia eta leku jakin horrekin daukan lotura afektiboa argazkiaren ardatz izango dira emaitzarako.  

Baldintza orokorrak

  • Parte hartu nahi duen ororentzat irekia.
  • Ezinbestekoa da argazkiak Beasaingo udalerrian ateratakoak izatea eta argazkian bertan ikustaraztea.
  • Argazkiak gaur egungoak edo aspaldikoak izan daitezke.
  • Egileak ezin izango du erabili saritutako argazkia honen berri jakinarazten zaionetik saria jaso arte.
  • Modalitatea: zuri beltzean naiz koloretan, berdin da.
  • Lanak: Gehienez 4 lan egile bakoitzeko. Beste lehiaketetan argitaratu edota saritu gabekoak.
  • Emate formatua: argazkiek formatu etzana izango dute. Irudiak JPG formatuan egon behar dira, 2500px alde zabalena, 250 ppp eta RGB kolore espazioan. Fitxategiak ezin ditu 6 Mega pasa.
  • Onarpen epea: Azken eguna, 2020ko irailaren 30a.

Izen ematea eta bidalketa

  • Bai argazki bidalketa, bai izen ematea era digitalean egingo da Udalak asmo horretarako espresuki argitaratu duen formularioa erabiliz.
    • Web helbidea: www.beasain.eus
    • Honakoa eskatuko da: izen-deiturak, NAN, helbide osoa, telefono zenbakia, e-maila, argazkiaren zenbakia, izenburua eta deskribapena.
  • Fitxategiaren izena argazkiaren zenbakiarekin hasi behar du eta argazkiaren izenburuarekin jarraitu. Adib:
    • 1_Auzoko iturria.jpg
    • 2_Goiko aldapa.jpg
    • ….
  • Argazki bakoitzak azalpen edo deskribapen labur bat behar du.

Epaimahaia

  • Kulturako zinegotzia
  • Euskarako teknikaria
  • Komunikazioko teknikaria
  • “Argizpi”argazki elkarteko kide bat
  • Gaian aditua ego gaiarekin lotura duen pertsona bat.
  • Kulturako teknikaria idazkari lanetan

Beraien erabakia eztabaidaezina izango da.

Argazkiak erabiltzeko eskubidea

Beasaingo Udalak, argazkiak erreproduzitzeko, banatzeko eta jakinarazpen publikoan erabiltzeko eskubidea izango du. Egileak, eskubide horiek uztearen truke, inoiz ezingo du lehiaketako sariaz gain beste ordainsaririk eskatu.

Sariak eta sarien banaketa

Jasotako argazkietatik hamabi aukeratuko dira 2021. urtean Beasaingo Udalak argitaratuko duen egutegian erabiltzeko eta hamahirugarrena azalerako.Hamahiru argazki hauek 60na euroko saria jasoko dute.

Sari banaketa: Banaketa 2020ko abenduaren 18an burutuko da erakusketaren inaugurazioarekin batera.

Erakusketa

Arauak betetzen dituzten aurkeztutako lanekin Usurbeko erakusketa aretoan erakusketa egingo da 2020ko abenduaren 18tik 2021ko urtarrilaren 6rarte, parte hartze nahikoa bada. Saridunek ezingo diote uko egin, saria jaso ez dutenek ez bezala.

Parte hartzea handia bada 50 lan baino gehiago ezingo dira erakutsi. Hau horrela, epaimahaiak erabakiko du zeintzuk izango diren erakusketan parte hartuko duten lanak.

Oharrak

  • Parte hartzeak baldintza hauen onarpena adierazten du.
  • Baldintza hauetan kontutan izan ez den edozein arazo edo gertakari suertatuz gero, antolakuntzak konponduko du hobekien deritzon bezala.
  • Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte harremanetan kultura arloarekin kultura@beasain.eus e-posta helbidean.

 

Mesedez idatzi zure izena
Mesedez idatzi zure abizenak
Mesedez idatzi zure Nortasun Agiri Zenbakia
Mesedez idatzi zure helbide osoa
Mesedez idatzi zure telefono zenbakia
Mesedez idatzi zure posta elektronikoa
Mesedez igo ezazu zure argazkia
Deskribapena beharrezkoa