Isolamendu eta konfinamendu egun hauetan, herritarren arteko elkarlanak balio handiagoa hartzen du. Beasaingo Udala eta Masquatro (Antzizar kiroldegiaren enpresa kudeatzailea) beasaindar guztien ongizateari begira, etxean ariketa fisikoa egin ahal izateko tresnak eskaintzeko aukera aztertzen aritu dira. Estresa, gogo-aldartea eta une honetan garrantzitsuena dena, sistema immunearen egoera kudeatzean duen eragin onuragarria dela eta, modurik errezenean entrenamendurako aplikazio berri bat jarri dute herritarren eskura.

 Gorka Nuñez beasaindar eta Vitale enpresako bazkide fundatzailearen bitartez ahal duten neurrian laguntza emateko, herritarren eskura jarri dute doan berriki sortu duten entrenatzeko App-a. Etxean nahitaez egon beharra dagoen bitartean une honetatik aurrera Mootiv entrenamendu-aplikazioa deskargatu daiteke bere Premium bertsioan, irekia eta kosturik gabe.

 Mootivek, etxean neurrira egindako entrenamenduak egiteko aukera ematen du, bai bere entrenatzaile birtual indartsuaren bidez, algoritmo konplexu baten bidez entrenamenduak diseinatzen dituena, bai aplikazio honen bidez harremanetan jartzeko aukera ematen duten benetako entrenatzaile pertsonalekin.

Espero gozatu ahal izatea.

Deskargarako:

Android - Apple

Beasaindarrei gogorarazten zaie udal zergak eta tasak ordaintzeko epeak etenda geratu direla Covid-19 koronabirusaren hedapenaren aurrean prebentzio neurriek eragindako alarma egoera amaitu arte.

TAO-a eta azoka bertan behera geratu dira eta epe administratiboak eten egin dira. Udalarekin harremana telefonoz eta posta elektronikoaren bidez egin beharko da gaurtik aurrera

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako alarma egoeraren ondotik udal agintari eta teknikoek egindako bileran, uneko egoera aztertu eta zehaztu beharreko neurri berriei buruzko erabakiak hartu dituzte.

Orain artean hartutako prebentzio neurriez gain, udalak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzkoak dira gehitu direnak gaurtik aurrera. Honela bada ondorengoak jarriko dira abian aldi baterako.

  • TAO zerbitzua bertan behera geratzen da.
  • Janari, arropa eta salmentarako bestelako produktuen azoka bertan behera geratzen da.
  • Edozein udal tramitaziorako epe administratiboak eten egingo dira.

Udaletxeko arreta zerbitzuari dagokionez aldatu egingo da. Edozein kontsulta edo tramite egiteko udal zerbitzuekin harremanetan jarri nahi duenak, ondorengo bideak erabili ahal ditu: Udalaren kanal elektronikoa (www.beasain.eus) eta bulego birtualaren atala (https://www.beasain.eus/bulego-birtuala) telefonoz 943.02.80.50 zenbakira deituz edo bestela Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz. 

Beasaingo Udalak berriz ere dei egiten die herritarrei etxean ahalik eta gehien geratzeko eta nahitaezkoak ez diren jarduerak ekiditeko. Beasaindar bakoitzari bere buruarekin arduratsu izatea eskatzen dio, gainerako bizilagunak ere babestu ahal izateko. Ildo horretan, azpimarratu nahi da garrantzitsua dela bereziki arduratsua izatea koronabirusaren aurrean komunikatutako higiene eta kontaktu neurriekin.

Udal agintari eta teknikoek bilera egin ondoren, Aitor Aldasoro alkateak neurri horiek guztiak gainontzeko udal taldeekin partekatu ditu udaletxean izan den Bozeramaileen Batzorde batean.

Ezarritako alarma egoeraren aurrean agintariek hartutako babes-neurri berriak martxoaren 15etik aurrera aplikatuko dira eta merkatari eta saltokietan segurtasun neurriak hartuko dira 

Beasaingo Udaleko zerbitzuei dagokionez, astelehenetik aurrera herritarren arreta bulegoa –Igunea- izango da irekita egongo den udal zerbitzu bakarra 

 COVID19 birusaren hedapena gerarazteko helburuarekin, orain arte hartutako babes neurriei gaur bertan Eusko Jaurlaritzak jakitera eman ditu bihartik aurrera, martxoak 15, aplikatuko direnak. Agindu honek edozein motatako jarduerei eragingo die eta bertan behera geratuko dira ostalaritza (etxeko zerbitzua izan ezik), joko-lokal, txoko, elkarte gastronomiko edo otoi egiteko zentroetako jarduerak.  

Jarduera guzti hauek galarazita egongo dira 15 eguneko epean. Une honetan ezinbestekoa da egoeraren larritasuna ikusirik, herritarrek arduraz eta erantzunkizunez jokatzea eta agintariek ezarritako aginduak jarraitzea. Hori horrela, pertsona taldeak biltzen diren edozein jarduera edo lokaletara ez joatea pertsonen artean metro eta erdiko gutxieneko segurtasun tartea bermatzen ez bada.     

 Merkatari eta saltokietan segurtasun neurriak  

Kutsaduraren hedapena ekiditeko asmoz, Osasun Sailaren gomendioak jarraituta, hainbat neurri hartu dira. Merkataritza jarduerek zabalik jarraitzen dute, batez ere elikadura hornidura bermatzen dutenak, baina beharrezkoa da jarraian adierazten diren babes neurriak betetzea: 

1,5 metroko distantzia bermatu behar da pertsonen artean, baita dendari eta bezeroen artean. Horrek denden aforoa mugatuko eta distantzia hori errespetatzen duten pertsona kopurua soilik egon ahal izango da denda barruan. Zain dauden bezeroei kalean itxaroteko esan beharko zaie. Dendaren azaleraren arabera, sartu ahal diren pertsona kopurua adieraziko da kartel batekin, eta baita kanpoko ilaran 1,5 metroko distantzia mantendu behar dutela. 

Orain arte jakinarazitako neurriak mantenduko dira: Eskuak garbitu etengabe eta une oro, eztul edo doministiku egitean ahoa estali ukondoa erabilita, edo erabilera bakarreko zapiak erabilita, baina beti eskuak garbitu ondoren. Saiatu eskuekin aurpegia ez ukitzen, ahoa, sudurra eta begiak batez ere.Eskudiruaren erabilera saihestu eta kontaktu gabeko ordainketa moduak lehenetsi. Dendaren garbiketa mantendu, ondo aireztatu eta saiatu hidrogela eta zapiak bezeroen eskura izaten. 

Beasaingo Udalak bere aldetik astelehen honetatik aurrera, martxoak 16, herritarren harrera bulegoa -Igunea- izango du soilik irekita jendea artatzeko. Gainontzeko arreta lekuak itxita egongo dira publikoari.