Karpeta Argitalpenak

Atalak

Dokumentuak

pdf Udalerri gipuzkoar baten historia. Historia de un municipio guipuzcoano.

Deskargatu (pdf, 317.49 MB)

Udalerri gipuzkoar baten historia.pdf

Udalerri gipuzkoar baten historia. Historia de un municipio guipuzcoano.
Udalerri gipuzkoar baten historia
Historia de un municipio guipuzcoano
 
Argitalpen urtea: 1987
 
Egileak:
JUAN JOSE GOZALO RODRIGUEZ
JOSEAN MUGICA ALUSTIZA
MERCEDES URTEAGA ARTIGAS
JOSETXO ZUFIAURRE GOYA
 
Zuzendari eta Koordinatzailea: MIGUEL ANGEL LOPEZ GONZALEZ


Herri baten historia ezagutzeko, ezinbestekoa da herriak bere bizi-esperientzia burutzen duen marko geografikoa aztertu eta ezagutzea. Hori dela eta, liburu honen hasieran, herriko marko geografiko eta geologikoaren deskribapena aurkituko dugu. Jarraian, herriaren historiari lotutako  beste hainbat gai jorratzen dira, ekoizpeneko sektoreak -nekazaritza, industria eta merkataritza -, ofizioak, demografia, etapa historikoak, artea eta etnografia.
Hau guztia osatzeko, agirien eranskin bat eta euskarazko hiztegitxo bat dugu amaieran.
Liburua euskaraz eta gaztelaniaz dago idatzita, eta testu idatzia  hobetu ulertzeko lagungarri diren argazki eta grafikoz hornituta.

 
Agortuta

pdf Odolkiak ordainetan

Deskargatu (pdf, 24.53 MB)

Odolkiak ordainetan.pdf

Odolkiak ordainetan

Odolkiak Ordainetan


Argitalpen urtea: 2004
Egilea: Beasaingo Udala


Odolkia oinarri nagusia duten 44 errezeta biltzen dituen liburua da. Beasainen jatetxea duten eta kanpoan jatetxea duten Beasaingo 23 sukaldarik emandako errezetak dira guztiak.
Euskara hutsean idatzita dago, eta liburuaren amaieran, euskarazko hiztegitxo bat du, errezetetan erabiliko hainbat terminoren euskarazko definizioekin.
Liburuaren oinarri  nagusia errezetak badira ere, odolkiarekin lotutako beste hainbat atal ere biltzen dira bertan, hain zuzen,  odolkiaren historia, odolkiak egiteko prozesua eta Beasaingo Odolki Kofradiaren historia

Salmenta Prezioa: 6 €


Eskuratzeko modua

  • Beasaingo Udaleko Kultura sailean eskatu, eta dagokion prezioa ordainduta
  • Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali, salmenta prezioa eta garraioa ordainduz

Beasaingo Udala
Kultur Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain

pdf Beasaindio

Beasaindio

Beasaindio

Argitalpen urtea: 2008
Egilea: Beasaingo Udala


“Beasaindio” liburuak belaunaldien arteko kate-begi izan nahi du, gazteei herriko esamoldeak ikasteko eta gozatzeko tresna bat emanez.
Aurretik herriko euskara jaso eta ikertzeko egindako lana hartu  eta hustuketa lan bat egin da, lehengo beasaindarrek erabiltzen zituzten esamoldeen bilduma hau egiteko.
Esamolde horiek hobeto ulertu eta erabiltzen ikasteko, eta erakargarriago egiteko, egungo egoeretan erabili dira komiki bidez.
Horretaz gain, proposamen didaktikoak ere jaso dira hizkuntza lantzen laguntzeko.


Agortuta