BEASAINGO PAPERAK

Beasaingo Paperak izeneko bildumaren argitalpenarekin Beasaingo Udalak, Kultura Sailaren bitartez, herriko historia bere arlo desberdinetan ezagutzera eman eta zabaltzeko lana bultzatzen du.

Bildumako lehen alea 1992an argitaratu zen eta Beasaingo Elkarte herrikoiak izan zuen gaitzat.

Geroztik, urtero aurkeztu dira hainbat argitalpen Udazken Kulturala izeneko hamabostaldiaren barruan.

Bilduma honen argitalpenak, etorkizunari ekiteko beti ere bere nortasun-ezaugarriak ezagutu beharrezkoak dituen gure gizarteak bere jatorria sakonago aztertzeko eta horren ondorioz kultur arloan aberasteko lagundutzen du.

Beasaingo Paperak bildumaren argitalpen guztiak:

IzenburuaArgitarapen urteaEgilea
Beasaingo elkarte herrikoiak 1992 Herriko Elkarteak
Jesús Larrañaga 1993 José Antonio Egido
Industrializazio prozesua eta gizarte modernizazioa Beasainen (1860-1936) 1994 José Gabriel Zurbano Melero
Beasaingo kale-izenen historia 1995 José Zufiaurre Goya
"Fabrika haundie": Beasaingo Construcciones y Auxiliar de Ferrocarrilesen historia 1996 Elena Legorburu Faus
Gipuzkoar ezezaguna Loinazko San Martin Amunabarroko semea: IV 1997 Martin Mendizabal
Beasaini buruzko monografia etnografikoa 1998 José Zufiaurre Goya
IGARTZA: Historia eta kultur ondarea 2000 Juantxo Agirre Mauleon
BEASAIN 1900-2000.- Ehun urteko historia irudietan 2001 Martin Garcia Garmendia eta Fernando Laborde Abásolo
Errotak eta energia berriztagarriak Euskal Herrian 2002 Juantxo Agirre Mauleon eta abar
Pilota Beasainen 2003 Igor Bueno Artola
Dantza Beasainen: Aurtzakak 25 urte 2004 Mikel Sarriegi, Mikel Apaolaza, Idurre Eskisabel eta Jon Ordoñez
Sociedad Deportiva Beasain Kirol Elkartea. Atzokoak eta gaurkoak 2005 Miren Barandiaran Contreras
Beasaingo Musikak 2006 José Zufiaurre Goya
Beasaingo Euskara 2007 Aintzane Agirrebeña
Beasainek bere bilakaera garraiobide eta industriari zor, 1840-1940 2008 Pello Joxe Aramburu eta Luis Mari Intza
Beasaingo urak 2009 José Zufiaurre Goya
Beasaingo mugak 2010 José Zufiaurre Goya eta Joseba Alonso
Beasain 1862, Trenaren bideetatik barna 2011 Martin Garcia Garmendia eta Igor Garcia-Falces Poza
Astigarreta 2012 José Zufiaurre Goya
Goierri marrazkitan 2013 Julen Zabaleta Barrenetxea eta José Zufiaurre Goya
BEASAINGO HERRIGUNEA 1615ean eta BERE BILAKAERA 2014 Martin Garcia Garmendia
Irakaskuntza Beasainen 2015 José Zufiaurre Goya
Bagoi fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian (1901/1925) 2016 Juanjo Olaizola Elordi eta Martin García Garmendia
Beasaingo garai bateko lanbideak 2017 José Zufiaurre Goya
Beasain 1920-1970, garai bateko mendi-oharrak 2018 Martin Garcia Garmendia