Gizarte Zerbitzuak publikoarentzako zerbitzu tekniko erregular eta jarraituak dira. Arazo sozial zehatzak jorratzeko programak eta baliabideak daude zerbitzu horietan, Gizarte Ongizatea lortu edo hobetzeko helburuarekin.
Gizarte Ongizate Zerbitzua herri osoarentzako udal zerbitzua da. Bereziki, beharrak dituzten pertsonei eta bizitza-proiektua modu autonomoan garatzeko zailtasunak dituzten pertsona, familia eta taldeei zuzendurik dago. Gizarte Zerbitzuen funtzio nagusiak:
- Gizarte baliabideen berri eman eta orientabideak ematea.
- Eskaeren diagnosiak eta balorazioak egitea.
- Gizarte eta familia arloko esku-hartze proiektuak prestatu eta egitea.
- Laguntza eta gizarte baliabideen tramitazioa kudeatzea.
- Prebentziorako eta gizarteratzeko proiektu eta zerbitzuak kudeatzea.
Gizarte Zerbitzuetako Gidan azaltzen diren baliabideetatik aparte, adineko pertsonei zuzendutako beste zerbitzu edo programa hauek eskaintzen dira:
- Autonomia sustatzeko tailerrak (estimulazio fisikoa eta kognitiboa). Gizarte Ongizate sailetik bideratuta.
- "Ondo ibili ondo izan" ekimena. Ibilbide edo paseo osasuntsuen bitartez ariketa fisikoa eta sozializazio bultzatzeko.
- Kirol orientazio zerbitzua Antzizar kiroldegian. Ariketa fisikoa sustatzeko.
- Beasainen garatutako Goiz Alzheimer programatik sortutako taldearen ekimenetik ariketak egiteko saioak Antzizar kiroldegian. Taldea irekia da.
Memoriak