Zer da HAPO

Etorkizuneko Beasain herritarrekin eraikitzen

Beasaingo Udalak Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (H.A.P.O.) idazteko prozesua abian jarri du, eta herritarrekin batera osatu nahi du Beasain hurrengo urteetan nola garatuko den marraztuko duen dokumentua.

ZER DA?

Gaur egun indarrean dauden Arau Subsidiarioak ordezkatuko dituen hirigintza plan bat da eta Beasaingo garapena diseinatzeko helburua izango du.

ZERTARAKO DA?

Beasaingo udalerri osoan dagoen lurzoruaren erabilpena, haren balizko eraldaketa eta eraikuntza, nahiz eraikin eta instalazioen erabilera, kontserbazioa eta birgaitzea arautzeko izango da.

ZERGATIK PARTE HARTU?

Beasaindarren iritziak berebiziko garrantzia du. Inork ez luke kanpoan geratu behar Plan Orokorraren egikaritze prozesuan, eta ongi etorriak izango dira edonolako ideiak eta ekarpenak. Erabaki hauek hartuko dira besteak beste, trenbidearen zabalgunearekin zer egin, edota ekipamenduak, etxe berriak, parkeak, lantegiak eta abar non jarri.