Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Albisteak euskaltegia

XV. M-LEHIAKETA

2026/02/27

                   Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan.

            Beasaingo Udal Euskaltegia aurten , 2012an hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, kirolaren munduan murgilduko da , pilotaren inguruan hain zuzen ere. Gure eskualdeko eta herriko emakume pilotariak, lehengoak eta oraingoak, gogoratuko ditugu . Era horretan emakumeen ekarpena eta ahalegina arlo honetan ere, pilotan oraingoan, ikusaraztea nahi dugu lehiaketaren bidez.

Hala, martxoaren 2tik 6ra, hainbat galdera plazaratuko dira ikasleek eta herritarrek erantzunak emanez parte hartzeko. Martxoaren 9an asmatutako erantzun guztien artean zozketa egingo da eta Martxoaren 10ean sari banaketa egingo da.  Bi sari egongo dira: sari bat parte hartu duten ikasleentzat eta sari bat parte hartu duten herritarrentzat.

            Galderak paperean (euskaltegian bertan) eta sare sozialetan zabalduko dira.

  •   Facebook -- BeasaingoUE/
  •  Instagram -- beasaingo_udal_euskaltegia

Erantzunak e-postaz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), whatsapp-ez 688 740 385 zenbakian, facebook-en edota paperean euskaltegian bertan eman ahal izango dira.