Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Ingurumena

Kontsumo eta energia bulegoa

Eskualdeko Kontsumo bulegoak arreta zuzena eta doakoa eskaintzen die herritarrei. Bere helburua da kontsumitzaile gisa dituzun eskubide eta betebeharren berri ematea eta eguneroko kontsumoan laguntza eskaintzea.

Zer eskaintzen dugu?

Eskubideen informazioa
Ondasunak erosterakoan edo zerbitzuak kontratatzerakoan, kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzun eskubideak nola babestu azalduko dizugu.

Kexak eta erreklamazioak
Zure kexak edo erreklamazioak jaso eta dagokien entitate edo erakundeetara bideratzen ditugu.

Zer EZ dugu kudeatzen?

  • Profesional edo enpresarien erreklamazioak (ez dago azken kontsumitzailerik).
  • Partikularren arteko gatazkak (etxebizitza edo ibilgailuen salerosketa, adibidez).
  • Auzokideen arteko arazoak (kasu hauetan, BIZILAGUN erakundera jo daiteke).
  • Hiri-alokairuei lotutako kontuak, salbuespen batekin: kontratazioa agentzia baten bidez egin bada.
  • Administrazio Publikoaren aurkako erreklamazioak (dagokion administrazio-zerbitzura jo behar da).

Energia Bulegoa

Energia Bulegoa Beasain eta Goierri eskualdeko herritarrei zuzendutako zerbitzua da, energiaren inguruko zalantzak argitzeko eta kontsumoa optimizatzeko laguntza eskaintzen duena.

Zertan laguntzen dugu?

Argindar eta gas fakturak
Zure fakturak ulertu, aztertu eta optimizatzen laguntzen dizugu.

Tramiteak eta kudeaketak
Kontratu-aldaketak, potentzia-aldaketak eta antzeko izapideetan orientazioa.

Bono soziala eta diru-laguntzak
Eskuragarri dauden laguntzen inguruko informazioa.

Energia aurrezteko aholkuak
Etxean eta egunerokoan energia-kontsumoa murrizteko gomendio praktikoak.

Etorkizunera begira

Beharrek hala eskatzen badute, honako gaiak ere lantzea aurreikusten da:

Energia berriztagarriak
Autokontsumoa eta komunitate energetikoak
Instalazio efizienteak eta eraikinen birgaitzea
Mugikortasun jasangarria

Non eta noiz eskaintzen dira zerbitzuak?

Bi zerbitzuetarako aukera dago aurrez aurre, telefonoz edo email bidez kontsultak egiteko.

Aurrez aurreko arreta

Beasain
Asteartetan eta ostiraletan
10:00 – 14:00
Martina Maiz, 3 (Bake Epaitegia)

GOIEKI (Ordizia)
Astelehenetik ostegunera
15:00 – 17:30
Goiekin – Arranomendia 5, NBF eraikina

Kasu guztietan, aldez aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa da.

Harremanetarako

Energia Bulegoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Kontsumitzaileen Bulegoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Telefonoa: 843 739 988