Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Ingurumena

Hondakinak

HONDAKIN BILKETA SISTEMA

edukiontziak

Edukiontzitan

Hondakinak egoki sailkaturik dagokion kaleko edukiontzian atera behar dira.

  • ORGANIKOA, edukiontzi marroian

Beharrezkoa da kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia irekitzeko Sasietako identifikazio txartela izatea. Egunero ireki daiteke edozein orduan.

  • ERREFUSA, birziklatu ezin daitekeena, grisean

Edukiontzi grisa irekitzeko beharrezkoa da Sasietako identifikazio txartela. 2 egunetan ireki ahal izango da: ASTELEHENEAN ETA OSTIRALEAN. Gainontzeko egunetan ezingo da ireki.

  • PIXOIHALAK, pixoihalentzako edukiontzian

Edukiontzi hau Sasietako identifikazio txartelarekin irekitzen da. Egunero ireki daiteke edozein orduan.

TRASTEEN BILKETA

Igande gauero atera behar dira bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab) edukiontzi puntuetan. Trasteak atera baino lehen Mankomunitatera deitu behar da.

LANDA EREMUKO BIRZIKLAGUNEAK

Landa eremuan bizi diren herritarrek hondakinak egoki sailkatuak eta dagokion edukiontzian utzi behar dituzte ondorengo bilketa guneren batean:

  • Beasainmendi hilerriko bidegurutzean
  • Loinatz
  • Gudugarreta
  • Salbatore
  • Arriaran
  • Garin
  • Astigarreta

Birziklagune batzuetan Sasietako identifikazio txartela beharrezkoa da.

 

GAIKAKO BILKETA TASA EBOLUZIOA

2016ko urtarriletik urrira arte gaikako bilketa tasa batez beste ia %50 baten ingurukoa izan da baina urrian bilketa sistemaren aldaketa eman zen, errefusaren edukiontzia astean bitan irekitzen dena eta pixoihalen edukiontzia jarri ziren, eta 2016ko azarotik bataz beste %75,71 gaikako bilketa tasa bat dugu.

  pdf Beasaingo datuak 2016 (78 KB)   pdf Beasaingo datuak 2017 (77 KB)

grafika

 

AUZOKONPOSTA

auzokonpostaZelai partikularrik ez duten etxeek ere konposta egin dezakete Udalek horretarako egokitutako lursail publikoetan. Konpost mota honetan taldean, auzokideen artean egiten da.

Beasainen auzokonpostako gune bat dago:

Taldean konposta egiteko interesa baduzu, Sasieta Mankomunitateari luzatu eskaera eta zure herriko udalarekin batera aztertuko dugu. Ondoren zurekin harremanetan jarriko gara. Auzokonposta gune bat martxan jartzeko hainbat baldintza bete behar dira:

  • Auzokonposta guneen kokapena, egokitzapena eta mantentzea, udalak egiten ditu, beraz udalaren oniritzia beharrezkoa da gunea kokatzeko.
  • Auzoan konpostagailuak kokatzeko berdegune egoki bat egotea.
  • Auzoan edo gunearen inguruan familia kopuru minimo bat konposta egiteko prest egotea.

 

HONDAKINEN SORRERA MURRIZTU ETA KUDEAKETA EGOKIRAKO AHOLKUAK

  • Erosketak egitean poltsa berrerabilgarriak edota etxeko orga erabili. Plastikozko poltsa gehiegi sortzea saihestu dezakezu gisa horretan.
  • Iturriko ura edan pitxarretik edo botila berrerabilgarrietatik. Botila gutxiago sortzea eta energia aurreztea lortuko duzu.
  • Erosi sasoiko produktuak, solteak eta bertokoak. Bilduki eta zorro gutxiago izan ohi dute. Ba al dakizu eko-erosle izatea zer den?
  • Eraman etxeko tupperra arrandegira eta harategira. Garbiagoa da eta ez duzu paper plastifikaturik bota behar izango zakarretara.
  • Haurrentzako oihalezko pardelak. erabili. Haur batek 1.000 kilogramo hondakin inguru sortzen du erabili eta botatzeko pardelekin.
  • Postontzian jarri ezazu eranskailua, propagandarik ez duzula nahi adieraziz. Paperezko iragarkirik ez dizu inork sartuko eta postontzia txukunago izango duzu beti. Eskuratu hemen eranskailuaren irudia.
  • Opariak egiterakoan, hondakin gutxiago sortzen duten produktuekin gogoratu. Opariak biltzean papera berrerabili, ahal den neurrian. Etxeko txikiak ingurumenaren alde hezteko modu aproposa da.
  • Ontzi berrerabilgarriekin funtzionatzen duen esne makina erabili edo erosi esnea esnezaleari zuzenean. Esne goxo eta nutritiboa edan dezakezu etxetik eramandako botilan.
  • Zerbait erosi aurretik, ahal bada alokatu ezazu edo eskatu lagunari. Aldi baterako soilik erabili behar baduzu, merkeago aterako zaizu, eta ekologikoagoa da.
  • Ordainagiriak korreo elektronikoz bidaltzeko eskatu. Internetek dituen abantailak aprobetxatuko ditzakezu eta papera murriztu.

Hondakinen gaika sailkatzeko eta birziklatzeko gida hemen duzue (SASIETAk argitaratua).