Zalantzak argitzeko txokoa

01. Nork ikas dezake euskaltegian?

16 urtetik gorako herritar guztiek.

02. Zer egin behar dut izena emateko?

Euskaltegiak 3 matrikulaldi ditu: irailean, urtarrilean eta ekainean. Matrikulaldian, euskaltegian emango zaizun dokumentazioa bete eta sarrera proba egin ondoren, komeni zaizun ordutegia aukeratu behar duzu.

03. Beti izango al dut talderik nik nahi dudan ordutegian?

Talde bat osatzeko 8 lagun dira beharrezkoak; beraz, ordutegi berean maila bereko gutxieneko kopuru hori ez badago, ezin da talderik sortu.

04. Zein material behar dut?

Euskaltegiak emango dizkizu behar dituzun material guztiak eta bestelako materialen inguruan aholkatuko dizu (hiztegiak, etab.).

05. Zenbatekoak dira taldeak?

Gutxienez 8 lagunez osatutakoak.

06. Langabezian nago: matrikula ordaindu behar al dut?

Euskaltegian diru-laguntza sistema bat dago eta atal berezi bat jasota dago langabetuentzat.

Diru-laguntzen inguruko informazio gehiago.

07. Nola ordaindu behar dut?

Ikasturte osoko matrikula osorik edo epeka egin daiteke.

Matrikula osorik ordaintzen bada, diru-sarrera egin behar da, eta, ordainketa egin ondoren, ordainagiria euskaltegira ekarri behar da.

Ordainketa honako kontu-korronte hauetako batean egin behar da:

KUTXABANK 2095 5030 81 1061477906
LABORAL KUTXA 3035 0017 10 0170029304

Epeka ordaintzen bada, 8 epetan ordain daiteke. Kasu horretan, kontu korrontetik kobratuko da matrikula. Epeka ordainduz gero ere, ikasturtea amaitu edo ez, nahitaez ordaindu behar da matrikula oso-osorik.

Uda ikastaroetan, matrikula osoa ordainketa bakarrean egingo da, ikastaroa hasi eta lehenengo bost egunetan. Behin ordainketa eginda, ordainagiria euskaltegira ekarri behar da.

Langabetuek doako matrikula izango dute, hainbat baldintza betez gero. Informazio gehiago euskaltegiko idazkaritzan.

08. Euskaltegia uzten badut, dirua itzuliko didate?

Ez, dirua ez da itzultzen euskaltegiari egozgarri zaizkien kasuetan izan ezik.

09. Euskaltegia utzi nahi dut eta epe guztiak ez ditut ordaindu.

Ikasleak urteko konpromisoa hartzen du; beraz, matrikula osoa ordaindu beharko du, nahiz eta euskaltegia utzi.

10. Lan ordutegia aldatu didate, taldez alda naiteke?

Zure mailako talderik baldin badago, eta taldean tokirik badago trasladoa egin daiteke. Talderik ez balego, auto-ikaskuntza egiteko aukera ere izango zenuke.

11. Zenbat denbora beharko dut euskara ikasteko?

Euskalduntze prozesuak A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak ditu. Prozesu osoa egiteko, eta HABEko curriculumari jarraituz, 1.525 irakastordu beharko lirateke eta horiei 1.425 lanordu osagarri gehituko litzaizkieke.

Dena den, ez da beti prozesu osoa amaitzea, ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartuta.

Informazio gehiago hemen.

12. Asistentzia derrigorrezkoa al da?

Bai, oso garrantzitsua da asistentzia ikaste prozesua behar bezala aurrera eramateko. Beraz, hamar egun jarraian justifikatu gabe baja izango da.

13. Euskarazko liburuak irakurri nahiko nituzke

Irakasleak aholkatuko dizu gaiaren inguruan eta euskaltegiko liburutegian zein udal bibliotekan maileguan hartzeko aukera izango duzu. Informazioa +

14. Euskaltegitik kanpo ez dut norekin hitz egin

Euskaltegiak informatuko zaitu MINTZALAGUNA egitasmoei buruz.

15. Nolakoa da sarrera proba?

Sarrera probak lau trebetasunak hartzen ditu bere gain: irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena. Test bat ere egin behar da.

16. Idatzizko mailaketa proba Interneten bidez egin dezaket?

Irakurmena, entzumena, idazmena eta testa Internet bidez egin daitezke.

17. Eusko Jaurlaritzak (HABE) bekak ematen dituela entzun dut. Nola lor dezaket?

HABEk maila azterketak gainditu dituztenentzat diru-laguntzak ematen ditu. Informazio gehiago hemen sakatuta.

18. Zeintzuk dira titulu ofizialak ateratzeko deialdiak?