Labeetako hondar-beroa Antzizar kiroldegiko energia beharretarako
District Heating-a berokuntza sistema zentralizatu bat da, bero-energia hodi sare baten bidez iturri bakar batetik hainbat eraikinetara banatzen duena. Horri esker, energia-eraginkortasuna hobetzen da eta emisio kutsatzaileak murrizten dira.
Proiektu aintzindari honek Fundiciones Estanda enpresako labeen hondar-beroa aprobetxatzen du Antzizar kiroldegia berotzeko eta ur beroa hornitzeko, %54ko energia-aurrezpena lortuz eta urtean 43 tona CO₂ gutxituz, ingurumen-inpaktu txikiagoa bermatuz. Sareak 504 metroko hodiak ditu eta urtean 5.000 ordu baino gehiago ematen ditu lanean, konplexuaren behar termiko gehienak estaliz.
958.811 euroko finantzazioarekin (Foru Aldundia, Udala eta Europako EGEF funtsak), sistema “Gipuzkoa Energia 2050” estrategian baitan integratzen da eta tokiko jasangarritasunarekiko konpromisoa indartzen du.