Alokairuko ibilgailu elektrikoak
%100 elektrikoak diren alokairuko ibilgailu zerbitzu bat jartzen dugu zure eskura, egindako kilometrko kopuruari erantzuten dion tarifa batekin, noiz behinkako zure mugikortasun beharrei modu malguan erantzuteko.
Zerbitzua Gernikako pasealekuko aparkalekuan dago, herriaren erdigunean. Alokairurako bi auto elektriko daude eta hiru aparkaleku erreserbatu dira helburu honetarako.
ibilgailua alokatzeak eta partekatzeak (car sharing), auto elektriko bat erosteko hasierako inbertsio handia egin beharra saihesten du, baita mantentze lanen, aseguruen eta zergen kostu gehigarriak ere. Izan ere, autoaren noiz behinkako erabilera egiten baduzu, ekonomikoagoa ibilgailu bat alokatzea, autoa erosi eta mantentzeko gastuei aurre egitea baino.
Gainera, ibilgailu elektrikoa izateagatik hirietako Isuri Gutxiko Eremuetan sar zaitezke eta ez duzu zertan ibilgailua Beasainera bueltatu behar. Guppy sareko beste gune batean uzten baduzu autoa zure helmugan utz dezakezu nahi izanez gero: Loiuko aeroportuan, Bilbon, Donostian, Santanderren…
Zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaileek Guppy aplikazioa deskargatu beharko dute gailu mugikorrean, ibilgailuen alokairua kudeatzeko (Google play eta App Store). Informazio guztia eta tarifak www.guppy.es webgunean daude eskuragarri.
