Eskaintza akademikoa

   INFORMAZIO OROKORRAFORMAZIO OROKORRA (PDF 3.7 Mb)

HELDUEN EUSKALDUNTZEAREN MAILAK HAUEK DIRA eta HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean jasota daude:

helduen euskalduntzearen mailak

  • Oinarrizko erabiltzailea

              A1         A2

A1 maila burutzean ikaslea gai izango da eguneroko harremanetan eta aurrez aurreko testuinguru ezagunetan beharrezkoak diren hitzak eta esapide sinpleak ulertzeko eta erabiltzeko, eta baita berehalako premiei lotutako galderei (bere buruaren eta besteren aurkezpena, eta helbideari, gauzei eta ezagutzen duen jendeari buruzko oinarrizko informazioa) erantzuteko ere.

A2 maila burutzean ikaslea gai izango da egoera ezagunetan kideekin (lagun, senide, lankide, etab.) aurrez aurreko elkarreraginean gauzen eta pertsonen deskribapenak eta azalpen errazak egiteko eta ulertzeko, baldin eta bere

esperientzia-esparruarekin loturiko gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena eskatzen badute: bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, eta erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarri buruzkoa.

  • Erabiltzaile aurreratua

              B1         B2

B1 maila hau burutzean ikaslea gai izango da eguneroko testuinguru ezagunetan eta maila bereko solaskideekin elkarrizketak izateko, gai orokorra eta ohikoa izan eta xedea informazioa trukatzea denean. Era berean, gai izango da lagunei, senideei eta ikaskideei edo lankideei instrukzioak emateko, pertsonak eta objektuak labur deskribatzeko eta gertaeren kontaketa laburrak egiteko. Gai izango da, baita ere, bere iritziak labur-labur emateko eta bere asmoak azaltzeko.

B2 maila burutzean ikaslea gai izango da aurrez aurre duen solaskideak zein komunikabideetako esatariak, gai orokor nahiz abstraktuei buruz egiten dituen testu gehienak ulertzeko, eta ongi bereiziko ditu ideia nagusiak eta bigarren mailakoak. Gai izango da lagun eta lankideekin, baita euskaldunekin ere, ohiko elkarreraginean jariotasunez aritzeko, besteak jakinaren gainean jarriz, iritzia eskatuz, bere ikuspegia defendatuz, etab. Ohiko gai eta egoera ezagunetan adierazpen argiak egingo ditu. Bere lan-esparruko hainbat gairi buruzko deskribapenak eta azalpenak ere emango ditu alderdi esanguratsuak eta xehetasunak bereiziz, eta bere iritzia ere eraginkortasunez emango du.

  • Erabiltzaile aditua

              C1         C2

C1 maila burutzean ikaslea gai izango da lagunarteko, lan-esparruko eta komunikabideetako edozein testu (elkarrizketak, eztabaidak, azalpenak) ulertzeko; baita inguruko herri-hizkeran sortutakoak ere. Eta gai izango da,

era berean, lagunarteko elkarreraginean, lan-esparruan eta komunikabideetan ideiak eta iritziak jariotasunez eta eraginkortasunez adierazteko. Ongi egituratutako eta osatutako testu argiak eta zehatzak idazteko gai izango da, ideia nagusiak eta osagarriak bereiziz, eta, oro har, xedea lortzeko estrategia egokiak aukeratuz. Era berean, bere ikuspuntua luze eta zabal adierazteko gai izango da, ideia osagarriak eta adibide egokiak emanez.

C2 maila burutzean ikaslea gai izango da norbere espezialitateko nahiz gai orokorretako testuak ulertzeko, eta egoerari egokituz, zuzen eta zehatz, arrakastaz ekoizteko. Gai izango da, jariotasun handiz eta zehaztasunez, gauzak

adierazteko, baita konplexutasun handiko egoeretan esanahiaren ├▒abardura txikiak bereizteko ere.

mailak irakastorduak ikastorduak

  EGIAZTAGIRIEN ARTEKO BALIOKIDETZA(PDF)