Idazlehiaketa

Izaro Arrondo

Ni Izaro Arrondo Mujika beasaindarra nauzue. 2002ko martxoaren 4ean jaio nintzen. Gaur egun, Beasaingo Loinazpe ikastetxean 3. DBH egiten ari naiz.

Neska alaia naiz eta lagunekin ibiltzea gustatzen zait, baina baditut beste zenbait gauza ere oso gogoko: txistua jotzea, irakurtzea eta beste mundo batera honela jauzi egitea, nere hankak astinduz dantza egitea…

Beste urte batzuetan ere jaso dut sari edo aipamenen bat, baina aitortu behar dut aurtengoak ere poz handia eman didala.

 

pdf Izaro Arrondo Mujika, Alkoholarekin borrokan (61 KB)

Uxue Iruretagoiena

15 urteko neskatila Zaldibitar bat naiz, eta nire izena Uxue Iruretagoiena Andres da. Aurten, DBH3 egiten ari naiz Ordiziako Jakintza Ikastolan.

Hainbat gauza egitea dut gustuko, hala nola, margotzea, musika instrumentuak jotzea, kirola, idaztea eta nola ez bertsoak sortzea. Orain dela urte batzuk hasi nintzen bertsoen munduan, eta geroztik, errima eta doinu gozoen artean nabil murgildurik.

Nire bertso hauetan, arrantzale baten istorioa isladatu nahi izan dut, hauen lanbidea, garrantzitsua eta era berean astuna iruditzen zaidalako. Denborak ere, itsasoan aurrera egiten du, baina etxean, familiakoekin zaudenean baino astiroago…. Hori guztia erakusteko modurik onena zein, eta bertsoen bidez dela deritzot! Hori dela eta, doinu polit bat aukeratzea gomendatzen dut eta arrantzale honen bizimodua abesten hastea besterik ez!

 

pdf Uxue Iruretagoiena Andres, Itsasoan zehar murgilduz (59 KB)

Maddi Aiestaran

Pertsona oro bere itxuraren arabera epaitzen duen gizartea da gurea, ororen gainetik gorputzaren edertasuna gurtzen duena. Bada, noski, inguruan, kontrako argudiorik eta diskurtsorik, azalekoa den hori alde batera utzi eta barrura begira jartzen gaituenik, baina nahita ere kosta egiten zaigu gurpil horretatik jaistea, eta, zahartzaroa, nahi gabe, edertasun-gabeziarekin lotzen dugu. Bertso-sorta honetan, hain zuzen ere, zahartzaroak harrapatu duen emakume baten azalean jarri naiz, gaztetako edertasuna galdu duen –baina beste edertasun egiazkoago bat lortu duen– amona baten azalean.

Ispiluaren erantzunari horrenbesteko garrantzirik emango ez dion mundu bat amesten duen bertso sorta hau zuen gustokoa izatea espero dut.

 

pdf Maddi Aiestaran Iparragirre, Ispiluari (86 KB)

Ioan Cauni

Nire izena Ioan Cauni Priala da eta Errumaniarra naiz, 2001ko uztailaren 7an jaio nintzen eta Beasainen bizi naiz guraso eta arrebekin. San Benito ikastolara joaten naiz eta DBHko laugarren mailan nago. Gustuko dut marraztea… Kirola maiz egiten dut; mendira joan, bizikletan ibili... Gehienetan, irakurri ere egiten dut. Bigarren aldia da Beasaingo idaz lehiaketan sari edo aipamena jasotzen dudala.

 

pdf Ioan Cauni Priala, Urtaroak zu oroituz (63 KB)