Idazlehiaketa

Lide Egizala

Kaixo! Ni Lide naiz, 16 urteko neska ameslari, alai eta ausarta. Lazkaon bizi eta ikasten dut, baina betidanik gustatu izan zait “konfort zone”-etik atera, leku berriak esploratu eta gauza berriak probatzea, bakoitzaren mugak zein diren ezagutuz.

16 urte hauetan aldaketa asko gertatu dira nire bizitzan, errusiar mendi baten antzekoa izan dela esango nuke. Bizipen on eta txar asko bizi izan ditut, baina bizipen horiek, baliagarriak egin zaizkit hauetatik ikasi, aurrera jarraitu eta indartsuago bilakatzeko, orain naizena izatera iritsi arte. Nire inguruko jendearen laguntza ezinbestekoa izan zait aurrera jarraitzeko eta eskerrak eman nahi dizkiet niregatik egiten duten guztiagatik.

Poema hauekin, denok gure bizitzako errusiar mendian sentitzen ditugun gora beherak, barruan ezinegon izugarria eragiten diguten eta azaltzeko hain zailak egiten zaizkigun sentimenduak adierazi nahi izan ditut.

Oraingoan ordea, barru guztia hustu dut, nire pentsamendu, gogoeta, beldur eta bizipen gogor guztiak hartu eta poesia bihurtuz. Nire helburua, poemak irakurtzean, jendea identifikaturik sentitzea da. Momentu txarretatik ere pasa egin behar da onak estimatzeko. Errusiar mendian bizitza osoan ibiliko gara, batzuetan hobe eta besteetan okerrago, baina eskerrak hala den, bizirik gaudenaren seinale baita!

 

pdf Lide Egizala Urteaga, Salduriko arima (71 KB)