Idazlehiaketa

Jon Munduate

Beti esan ohi dudan bezala, musika zale amorratua eta nobela zein zine beltzaren maitale, horrelakoa naiz ni. Eta aurtengoan ere hemen natorkizue nire beste istorio batekin. Nobela beltza irakurri eta istorio ilunak idazten ditut, orokorrean. Hots, idatzi ditudan prosa guztiak istorio ilun eta trinkoak direla esango nuke.Baina oraingo honetan ez. Zerbait berezia idazteko gogoz jarri nintzen ordenagailu aurrean Gabon oporretako arrats euritsu batean. Ez nengoen zihur zer, baina zerbait berezia nahi nuen idatzi. Idazten hasi, ezabatu, hasi eta ezabatu; horrela hasi nintzen ipuinari forma eman nahian. Eta bapatean, burua pixka bat nekatu ostean, piztu zitzaidan bonbila. Ipuin eroa dela pentsa dezakezue, zentzugabea edo akziorik gabekoa.

Makina bat galdera sortu zitzaizkidan buruan, eta hauei erantzuna eman nahi die, edo besterik gabe, gaiaren inguruan pentsarazi. “Ba al dakigu nolakoak garen?” eta “Nor garen?”.  Besterik gabe, “X+Y+Z"

 

pdf Jon Munduate Goikoetxea, X+Y+Z (84 KB)