Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Oharrak

Kontsumitzaileen Bulegoak eta Energia Bulegoak eskaintzen duten zerbitzua bateratuko da

2026/01/16

Bi zerbitzuak ahalik eta modu osoenean eta kalitatez eskaintzen jarraitzeko helburuarekin, urtarrilaren 19tik aurrera Goierriko Kontsumitzaileen Bulegoaren eta Energia Bulegoaren egun eta ordutegiak bateratu egingo dira.

Neurri honen ondorioz, Energia Bulegoaren egutegia aldatu egingo da, eta aurrerantzean Kontsumitzaileen Bulegoarekin egutegi eta ordutegi bera partekatuko du. Hori da antolaketa-aldaketa nagusia, herritarrei arreta koordinatuagoa eta eraginkorragoa eskaintzeko helburuarekin.

Aldaketa honek aukera emango du kontsumoari eta energiari lotutako kontsultak, zalantzak edo izapideak egutegi bateratu baten bidez kudeatzeko, arreta-zerbitzuaren kalitatea indartuz eta baliabideen erabilera optimizatuz.

Bi zerbitzuak aurrez aurre, telefonoz eta posta elektronikoz eskainiko dira, eta kasu guztietan aldez aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa izango da.

Aurrez aurreko arreta:

  • Beasainen, astearte eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara, Martina Maiz 3an (Bake Epaitegia).
  • GOIEKI (Ordizian), astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 17:00etara, Goiekiren egoitzan (Arranomendia 5, NBF eraikina). Udan ez da egongo.

Harremanetarako: 

Energia Bulegoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Kontsumitzaileen Bulegoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Telefonoa: 843 739 988