Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Izen-ematea zabalik da Beasaingo LI. San Silbestre Krosean parte hartzeko

Abenduaren 31n jokatuko da proba herrikoia, eguerdiko 12:00etan hasita, C.R. Beti-Bizi K.A.E.-k eta Beasaingo Udalak antolatuta Parte-hartzaileek abenduaren 29ko 22:00ak arte eman dezakete izena telematikoki Urtea kirola eginez eta giro onean agurtzeko hitzordu kuttunean parte hartzeko izen ematea zabalik dago jada, Beasaingo LI. San Silbestre Krosean. C.R. Beti-Bizi K.A.E.-k antolatuta eta Udalaren babesarekin, 51. edizioa 2026ko abenduaren 31n (osteguna) ospatuko da, eguerdiko 12:00etan. Lasterketan, 14 urtetik gorako edonork hartu ahal izango dute parte. Horretarako ezinbestekoa...

Irakurri + Izen-ematea zabalik da Beasaingo LI. San Silbestre Krosean parte hartzeko

Kontsumitzaileen Bulegoak eta Energia Bulegoak eskaintzen duten zerbitzua bateratuko da

Bi zerbitzuak ahalik eta modu osoenean eta kalitatez eskaintzen jarraitzeko helburuarekin, urtarrilaren 19tik aurrera Goierriko Kontsumitzaileen Bulegoaren eta Energia Bulegoaren egun eta ordutegiak bateratu egingo dira. Neurri honen ondorioz, Energia Bulegoaren egutegia aldatu egingo da, eta aurrerantzean Kontsumitzaileen Bulegoarekin egutegi eta ordutegi bera partekatuko du. Hori da antolaketa-aldaketa nagusia, herritarrei arreta koordinatuagoa eta eraginkorragoa eskaintzeko helburuarekin. Aldaketa honek aukera emango du kontsumoari eta energiari lotutako kontsultak, zalantzak edo...

Irakurri + Kontsumitzaileen Bulegoak eta Energia Bulegoak eskaintzen duten zerbitzua bateratuko da

Udaltzaingoak trafikoa zaintzeko, kontrolatzeko eta arautzeko duen eginkizuna dela eta laguntza teknologikoa izango du

Beasaingo udalerriak ibilgailu-trafiko handia jasaten duela ikusirik, trafikoa aurrez aurre erregulatzeko eta kontrolatzeko ohiko moduak ez dira nahikoak. Hori horrela, udaltzaingoak trafikoa zaintzeko, kontrolatzeko eta arautzeko dituen eginkizunei dagokienez komeni dela laguntza teknologikoa ematea. Hartara, trafiko bideo-zaintza sistema jarri da udalerriko zenbait puntutan. Ikusirik trafikoa arautzeko eskumena duten administrazio publikoei dagokiela gailu horiek instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematea, eta horretarako ebazpena ematea horren berri ematen da.  ...

Irakurri + Udaltzaingoak trafikoa zaintzeko, kontrolatzeko eta arautzeko duen eginkizuna dela eta laguntza...