BEASAINGO PAPERAK

Argitarapen urtea: 2004
Bildumaren zenbakia: 12
Egileak: Mikel Sarriegi, Mikel Apaolaza, Idurre Eskisabel eta Jon Ordoñez

Liburua Aurtzaka dantza-taldearen 25. urtemuga delako argitaratzen da. Aurtzakako kide batzuen talde-lanaren emaitza da.

Bertan saiakera berezia egin dute Dantza Beasainen aztertzen. 1808ko dokumentuetan jada aipatzen dira dantzak eta dantzariak, herrian oso txertatuta zegoen agerpen moduan.. Jai handi eta ospetsuetan herriko dantzariak hor dira lehen mailan beren jantzi eta ezpatekin, beste herrietakoekin batera edo lehian hor dira dantzariak jende ospetsuei harrera egiten.

Herriko tradizioan mantentzen duten garrantziagatik, geuk herrian San Martinen ezpata-dantza gisa ezagutzen dugun dantzan eta Loinatzetanospatzen diren sokadantzetan jarri da arreta berezia.

Dantza-taldeen zatiari dagokionez, ahal bezain kronika zabalena egiten saiatu gara. Joan den mendearen hasieratik herrian modu etengabean ezagutu ditugun taldeen bilakaera eta gorabehera nagusienak erretratatu ditugunaren ustea daukagu.

Txistulariek ere badute beren txokoa liburu honetan. Dantzaren osagarri baitira.

Horren lekuko dira liburu honetan azaltzen diren gaurko eta lehengo argazkiak

Argitalpenaren helburua daukagun dantza-ondarea ezagutu eta estimatzen ikastea da. Hortik etorriko da, herri-dantza eta musikaren aldeko girotze eta kontzientziatzea indartzea, alor honek merezi duen duintasuna berreskuratze aldera.

Salmenta Prezioa

Salneurria: 6 € (Euskarazkoa)
Salneurria: 9 € (Elebiduna)

Eskuratzeko Moduak

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da, salmenta prezioa ordainduz.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali, salmenta prezioa gehi garraioa ordainduz.

Beasaingo Udala
Kultura Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain

PDF formatoan deskargatu

pdf 2004 Aurtzakak 25 urte Euskeraz (6.43 MB)