BEASAINGO PAPERAK

Argitalpen urtea: 2020
Bildumaren zenbakia: 28
Egilea: Martín García Garmendia, Joseba Alonso Arratibel eta Mikel Dorronsoro Ibarbia 

Beasaingo Paperak bildumaren 28. ale honetan Martin Garciak, Joseba Alonsok eta Mikel Dorronsorok idatzitako “GUDUGARRETA HERRIBILDUA ESKUALDEKO HISTORIAN (XIII. mende hasieratik 1882an Beasainekin bat egin arte)” izenburua duen liburua dugu.

Datorren ikerketa lanak ekarpen handia egin dio orain arte genuen ezaguerari, ez bakarrik espazio geografiko jakinari eta bertako herritarrei dagokienez —1615. urtean sortu zen Gudugarretako hiribildua—, baita Gipuzkoako historiari berari dagokionez ere. Lan honen orrialdeetan, testuetan eta irudietan Historia zatiak aurki daitezke, gipuzkoar horiek eta haien eguneroko bizitza ezagutzen eta ulertzen laguntzen digutenak, zortzi mende hauetan zehar.

Hiru egileek islatutako tarte kronologiko zabalari esker —XIII. mende hasieratik 1882. urteko Gudugarreta eta Beasainen arteko lotura politikora arte—, irakurleek hauteman ahal izango dituzte Gipuzkoako Goierriko biztanleek mende horietan zehar bizi izan zituzten aldaketa dinamikak, Historia ikertzean interesa dutenentzat oraindik ere argitu gabeko alderdi asko dituztenak. Adierazi den moduan, zalantzarik gabeko interesa du hemen berreskuratu eta argitara atera den dokumentazio multzo zabalak. Dokumentazio horren guztiaren artean, bereziki aipagarria da Gipuzkoako erdialdeari buruzko Erdi Aroko dokumentazioa, bilduma honen harribitxi nabarmenetakoa dena. Erdi Aroaren inguruko epigrafeek informazio interesgarria eskaintzen dute Gudugarretako herritarren historiaren urterik ilunenei buruz, 1211. urteko dokumentu bati esker. Iturri multzo honek apur bat gehiago argitzen digu ez bakarrik Gudugarretaren jatorria, baita Beasainen, Astigarretaren, Arriaranen, Lazkaoren, Ormaiztegiren eta Gipuzkoako ingurune horretako beste espazio batzuen jatorria ere.

Salmenta Prezioa

Liburua: 10 €

Eskuratzeko Moduak

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailera, bertara joanda, salmenta prezioa ordainduz.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. salmenta prezioa gehi garraioa ordainduz.