BEASAINGO PAPERAK

Argitarapen urtea: 2022
Bildumaren zenbakia30
Egileak: Mikel Dorronsoro Ibarbia, Yoseba Alonso Arratibel eta Martin García Garmendia


Beasaingo Paperak bildumaren 30. ale honetan Mikel Dorronsoro Ibarbiak, Yoseba Alonso Arratibelek eta Martin García Garmendiak idatzitako “Gudugarretako etxeen eta etxe horietako biztanleen historia” izenburua duen liburua dugu.

2020.urtean, Beasaingo Paperak bildumaren 28. alean, Gudugarretak izan zuen garrantziaz jabetu arazi gintuzten. Eginahal hari esker, Gudugarretak monografia historiko propioa eskuratu zuen lehenbizikoz. Dokumentu artean eginiko bilaketa lan xehatu hari tiraka “Gudugarreta herribildua eskualdeko historian” izenburupean argitaratutako lanari jarraipena ematen dio liburu honek.

Oraingo ale honetan, etxeei buruzkoan, haien inguruan aurkitu ditugun dokumentu guztietako pasadizo interesgarrienak jaso ditugu: baserria eta bere lurrak, salerosketa, errentamentu-kontratuak, zentsuak, testamentuak, ezkontza-hitzarmenen kontratuak, maiorazkoen inbentarioak, ezkon-sariak, eta abar.


Salmenta Prezioa

Liburua: 10 €

Eskuratzeko Moduak

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailera, bertara joanda, salmenta prezioa ordainduz.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. salmenta prezioa gehi garraioa ordainduz.

Eranskina

Halaber, paperean argitaratu dugun liburu honek, beste atal bat ere eman du, digitalean argitaratu duguna; etxe horietan bizi izan ziren familien azterketa da.


  pdf Deskargatu: GUDUGARRETAKO ETXEEN ETA ETXE HORIETAKO BIZTANLEEN HISTORIA (64.67 MB)