BEASAINGO PAPERAK

Argitarapen urtea: 2001
Bildumaren zenbakia: 9
Egileak: Fernando Laborde eta Martin Garcia

Bere izenburuak ondo adierazten duen moduan, mende beteko historia jasotzen du irudietan. Baina ez dira argazki hutsak liburuak dakartzanak. Testu laburren bitartez, garaian garaiko gertaerak eta pertsonaiarik esanguratsuenak ere aipatzen ditu.

Hirugarren milurtekoan sartu berriak gara eta liburu honek atzerantz begiratzen du. 1900.aren hasieran, Beasain udalerri txikia zen biztanleen arloan eta orduz geroztik gauza asko gertatu dira.

Egileek nagusiki argazkiak bildu eta berreskuratu dituzte. Ondoren, gertakarien sailkapena egin dute eta azkenik aipamenak idatzi dituzte.

Liburua hamarkadetan zatituta dago eta hamarkada bakoitzaren hasieran, hamarkada horretako kronologia egin da.

Salmenta Prezioa

9,50 €

Eskuratzeko Moduak

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da, salmenta prezioa ordainduz.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali, salmenta prezioa gehi garraioa ordainduz.

Beasaingo Udala
Kultura Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain

PDF formatoan deskargatu

pdf 2001 Beasain 1900 2000 (61.45 MB)