BEASAINGO PAPERAK

Argitalpen urtea: 2021
Bildumaren zenbakia: 29
Egilea: José Zufiaurre Goya 

Beasaingo Paperak bildumaren 29. ale honetan José Zufiaurre Goyak idatzitako “MARGOLARITZA ETA MARGOLARIAK BEASAINEN” izenburua duen liburua dugu.

Giza kolektibitate guztietan, talde, herri edo hiri, beti izan dira gizakiak, andreak eta gizonak, trebetasun handia izan dutenak bertsoak egiteko, idazteko, marrazteko, margotzeko edo zizelatzeko era berezi, eder eta polit batean. George Steiner bezalako autoreen arabera, denok jaiotzen gara zaletasun horrekin, baina haurtzaroko eta gaztaroko lehen pausoen ondoren, aberastu eta osatu egin behar dugu ikasketen bidez eta eskolako, akademiako eta unibertsitateko irakaskuntzen bidez.

Dena dela, joan zen mendeko 60. eta 70. hamarkadetan Beasaingo Ateneoak antolatzen zituen Margo Lehiaketen gainetik, Eskola edo Tailer bat behar zen, eta Joxemari Telleria Lezeta (Segura 1943) eta Jokin Telleria Telleria (Ataun 1956) bezalako maisuak, goierriko herri honetako gazte eta helduek gainezka zeukaten irrika gidatu eta orraztu egin behar zuten. Aipatutako bi margolari eta margolaritzaren maisu hauek, lan heldua eta ezaguna daukate dagoeneko.

Beasaingo Margo Eskola, 1974an Udalak sortu zuen, eta 45 urte hauetan lau egoitza eta bi sexuetako gazte eta heldu ikasle asko izan ditu eta ditu. Ospe handiko maisu klasikoen eta gaurkoen koadroak kopiatzen hasi ziren, baina beren paisaiak, irudiak, bodegoiak, osaketa abstraktuak, marrazkiak, komikiak eta margo muralak eginez bukatu dute. Beasaingo harrobiak askorako ematen du. Batzuek zaletasunez eta bere nortasuna lantzeko margotzen dute, eta beste batzuek berriz, hobetze izpirituagatik eta galerietan, erakusketa zirkuituetan eta arte museotan bere koadroak erakusteagatik.

Salmenta Prezioa

Liburua: 10 €

Eskuratzeko Moduak

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailera, bertara joanda, salmenta prezioa ordainduz.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. salmenta prezioa gehi garraioa ordainduz.