BEASAINGO PAPERAK

Argitarapen urtea: 2008
Bildumaren zenbakia: 16
Egileak: Pello Joxe Aramburu eta Luis Mari Intza

Beasaingo Paperak bildumaren 16. ale honetan Pello Joxe Aranburuk eta Luis Mari Intzak Beasainek eta trenbideak duten harremana aztertzen da.

Pello Joxe Aranburuk Norteko Trenbidearen inguruan burutzen ari den lanaren barruan Beasainek eta Trenbideak duten erlazioa aztertzen da, eta honekin batera herriaren industrializazioak trenbidearekin duen lotura. Honekin guztiarekin “Beasainek bere bilakaera garraiobide eta industriari zor: 1840-1940” sortu da.

Liburuan Beasainen bilakaera eta mende bateko, 1840-1940 urteetako garapena. Beasain herriaren kokapena eta deskribapen fisiko-demografiko bat egitetik, aipatu urteetan herriak bizi izan, jasan eta garatu dituen fenomeno sozialak ikertu eta adierazten ahalegindu da.

Urte horietan aldaketa nabarmenak eta pertsonaia ez hain ezagun, interesgarri eta erabakigarriak izan, sortu eta eman ditu Beasainek. Horiek guztiak kontutan hartuta pentsatu eta idatzitako lana da.

Lan honek Beasaingo herriaren nondik-norakoa hobeto ezagutzen lagunduko digu, eta hainbat herritarri ere bere bizitzako oroitzapen asko gogora ekarriko dizkio.

Salmenta Prezioa

Liburua: 10 €
DVD-a: 5 €

Eskuratzeko Moduak

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da, salmenta prezioa ordainduz.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali, salmenta prezioa gehi garraioa ordainduz.

Beasaingo Udala
Kultura Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain

PDF formatoan deskargatu

pdf 2008 Beasainek bere bilakaera garraiobide eta industriari zor (6.42 MB)