BEASAINGO PAPERAK

Argitarapen urtea: 2009
Bildumaren zenbakia: 17
Egilea: José Zufiaurre Goya

Udalaren argitalpen berebiziko hau aitzakia da, ikerketa etnohistorikoari leku egiteko: bizitzan oinarrizko gai dugun hornigaiak, urak alegia, Beasaingo herrigunean izan dituen gorabeherak ikusi ahal izango dira liburu honetan. Izan ere, 2009ko abuztuan, ehun urte egin baiditu likido preziatu hau lehenengoz geure etxeetako iturrietara hodi bidez iritisi zenetik.

Hasiera-hasieratik aitzin-herri izan zen Beasain industrializazioaren garapenean eta horrek demografiak hazkunde izugarri arina izatea eragin zuen. Berek zituen zerbitzu beharrak ere gero eta handiagoak ziren: XX. mendea urratzear bi mila ziren beasaindar biztanleak, hiru mila hamar urte haratago, bost milatik gorakoak bi hamarkadaren ondoren eta halaxe, hamabi mila biztanleak gainditu arte aldi horren amaiera iritsi zeneko.

Zazpi-iturrietako sorburuetako uren ekarrerak, Argisaingo Santa Marina auzoan, hornitu zituen lehenengoz gure etxeak. Iturri sail batez osatua, bertatik urak txabola txiki batera biltzen dira eta hortixe abiatzen da Beasain aldera doan hodia. Ur arazoak, aldika arindu ziren mahairatu ziren bospasei irtenbiderekin (azterlan honetan zehar ikusiko ditugunak); baina behin-betiko konponbidea Arriarango urtegia eraikitzeak ekarri zuen, eta ez zion soilik Beasaini ekarri, baita eskualdeko gainerako herriei ere. Nolanahi dela ere, Zazpi-iturrieta izan genuenez beasaindarroi ura etxeratu zigun lehena, lan honetan berari eskainiko diogu azterketa sakon eta zabalena.

Jabe gaitezen, beraz, gure arbasoek bizi izan zituzten neke-premiez eta oraino ere beste hainbat tokitan pairatzen dituztenez eta ohar gaitezen ura ondare urria dela, zaindu eta zentzuz kontsumitu beharko duguna. 

Salmenta Prezioa

Liburua: 10 €
DVD-a: 5 €

Eskuratzeko Moduak

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da, salmenta prezioa ordainduz.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali, salmenta prezioa gehi garraioa ordainduz.

Beasaingo Udala
Kultura Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain

PDF formatoan deskargatu

pdf 2009 Beasaingo urak Euskaraz (7.62 MB)