Zegamarra jaiotzez, Dionisia Larrea Azurmendik bere bizitzaren erdia Beasainen eman du, eta aurten 101 urte bete ditu, mende batetik gora bizipen, lan eta oroitzapenez betetako ibilbidea osatuz. Duela 50 urte inguru iritsi zen Beasainera bizitzera. Bere izaera euskaldun, jator eta gertukoarekin, herriko askoren estimua irabazi du urte hauetan guztietan.
Ohiturari jarraituz, Leire Artola alkatea eta Mariola Pascual Herritarrak arloko burua bere etxean izan dira, beasaindar guztien izenean zoriontzeko eta lore sorta bat oparitzeko.
Bejondeizula, Dionisia, eta zorionak 101 urteengatik!



