Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Bestelakoak

Mariaratserrekako natura-ondarea azaltzen duen informazio-panela instalatu da

2025/12/18

Naturgune honen egoeraz informatu eta aldi berean bere babesaren aldeko kontzientziazioa zabaldu nahi da

Beasain eta Ordiziako Udalek Mariarats arroaren sarrerean informazio-panela instalatu dute, naturgune honen balioa herritarrei ezagutarazteko helburuarekin. Kartelaren instalazioa Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean egindako azterlanaren ondorio zuzena da.

Instalatutako panelak Mariaratserrekako natura-ondarearen ezaugarri nagusiak, biodibertsitatearen garrantzia eta babestutako espezie batzuen inguruko informazioa azaltzen da, hala nola, erratza edo gorostia bezalakoak. Espezie hauek garrantzia ekologiko handikoak dira, besteak beste, haien fruituak hegazti askoren jakiak direlako neguan, janari eskasia dagoenean. 

Faunari dagokionez, animalia espezietan ere aberatsa da Mariaratserrekaren arroa. Hasteko, Europan urria izateagatik babestuta dagoen txantxikua ikus daiteke eta beste bi anfibio espezie ere beha daitezke, uhandre palmatua eta arrabio arrunta.

Informatu eta kontzientziatu

Kartelaren helburua bikoitza da: alde batetik, herritarrak Mariaratserrekako ondarearen egoeraz informatzea, eta bestetik, naturgune honen garrantziaz kontzientziatzea, berreskurapen-prozesuan gizartearen inplikazioa sustatzeko. Udalek azpimarratu dute dibulgazioa funtsezko tresna dela epe luzerako kontserbazioa bermatzeko.

Ekimen honekin, Beasain eta Ordiziako Udalek berriro adierazi dute Mariaratserrekako natura-ondarearen berreskurapenarekin duten konpromisoa, ingurune natural hau babestuz eta etorkizuneko belaunaldientzat ondare ekologiko baliotsua bermatuz.