Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Kultura

Aisialdiko begirale ikastaroan oraindik izena emateko aukera dago

2025/09/08

Ikastaroa urriaren 4an hasiko da eta maiatzaren 9an bukatu eta aisialdirako heziketan lan egiteko aukera ematen du titulazioak

Beasaingo Udalak euskararen erabilera sustatzeko eta gazteei lan-aukerak eskaintzeko helburua indartu nahi du. Beasaindarrek matrikularen erdia ordainduko dute soilik 

Beasaingo Udalak gogorarazi du oraindik izena emateko aukera dagoela aisialdiko begirale titulua lortzeko ikastaroan. Hezten elkartearekin elkarlanean antolatuta, seigarren urtez eskainiko da formazio hau, eta Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua eskuratzeko aukera emango du.

Ikastaroa Beasainen egingo da, eta bertako herritarrek matrikularen erdia soilik ordainduko dute. Horrela, gazteek euskaraz aisialdi hezitzailean lan egiteko beharrezko prestakuntza jasotzeaz gain, lan-mundura hurbiltzeko aukera ere izango dute.

Ikastaroak 150 ordu teoriko, 160 praktiko eta memoria baten lanketa izango ditu, eta tartean asteburu bateko irteera egingo da. Urriaren 4an hasiko da eta 2026ko maiatzaren 9an amaituko da.

Parte hartzeko, baldintza hauek bete behar dira:

  • 2026ko abenduaren 31rako 18 urte izatea.
  • DBHko titulua edukitzea.
  • Euskaraz ikastaroa jarraitzeko eta memoria euskaraz egiteko gaitasuna izatea.

Matrikularen kostua 485 eurokoa da (asteburu bateko aterpetxeko egonaldia barne), baina beasaindarrentzat prezioa 242,5 euro izango da.

Oraindik plaza libreak daude, eta izen-emate epea irekita dago. Informazio gehiago eta izen-ematea: Informazioa eta izenematea

begirale Kartela Beasain