Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Kirola

Kalitatezko eta punta-puntako spinning bizikleta berriak erabiltzaileen eskura Antzizar kiroldegian

2025/09/03

Udalaren inbertsioak, instalazioak eta kirola egiteko materialak etengabe hobetzeko konpromisoa berresten du, herritarren bizimodu osasungarria sustatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko

Beasaingo Antzizar kiroldegiak 34 spinning bizikleta berri eskuratu ditu: 30 ziklo indoor gelan eta 4 fitness aretoan. Azken horiek konektibitate aukera zabalagoak eta pedalkaden potentziaren neurketa zehatzagoa eskaintzen dute, eta bereziki egokiak dira txirrindularitza maiz egiteko ohitura duten pertsonentzat.

Erosketa berri honek, 49.112,38 euroko inbertsioa suposatu du eta aurretik zeuden bizikletak ordezkatzea ahalbidetu du hauen erabilgarritasuna behin amaitu eta gero. Horri esker, kirol esperientzia hobetuko da, erabiltzaileen segurtasuna bermatuko da eta mantentze-kostuak murriztuko dira.

Etengabeko hobekuntza eta modernizazioa

Beasaingo Udalak etengabeko hobekuntza du ardatz Antzizar kiroldegiko instalazio eta zerbitzuetan. Horregatik, kalitatezko eta gaurkotasuneko materiala izatea funtsezkotzat jotzen du, herritarrak kirol jarduerara erakartzeko eta bazkideak fidelizatzeko. Horrela, bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzen da, herritar guztien bizi-kalitatean zuzenean eraginez.

spinning bizikletak 1

spinning bizikletak 3