Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Bestelakoak

Suak pizteko debekua muturreko bero-bolada dela eta

2026/06/23

Beasaingo Udalak debekatu egin du San Joan suak piztea, Barrendain plazakoa izan ezik eta gaurko ekitaldiak 20:45era atzeratu dira

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alarma gorria ezarri du hiru egunez jarraian (ostegunera arte), bizi dugun muturreko beroaldia eta tenperatura altuak direla eta. Ezohiko egoera honek LABIren (Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Plana) baliabideak martxan jartzea eragin du.

Gauzak horrela, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak landa-eremuetan, auzoetan eta gainerako lekuetan surik ez egiteko gomendio zorrotza luzatu du.

Egoeraren larritasunaz jabetuta, Beasaingo Udalak erantzukizunez jokatzea erabaki du eta neurri hauek indarrean jartzea:

  • Sua pizteko DEBEKUA: Beasaingo landa-eremuetan, baserri inguruetan, auzoetan eta, oro har, udalerri osoan San Joan suak piztea guztiz debekatuta dago, arriskuak saihesteko.
  • Barrendain plazako ekitaldia: Udalak Barrendain plazako sua bakarrik baimenduko du, ingurune horretan segurtasun neurriak bermatuta daudelako eta sua modu kontrolatuan piztuko delako.
  • Ordutegi aldaketa: Gaurko San Joan bezperako ekitaldiak eta sua 20:45era atzeratuko dira.

Beharrezkoak ez diren arriskuak ekiditeko unea da. Beasaingo Udalak zentzuz jokatzeko deia egiten die herritarrei.