Tokiko merkataritza indartzea eta gazteen erosketa-ohiturak herriko establezimenduetara bideratzea da ekimenaren helburua
Bonuak apirilaren 13tik 15era erosi ahal izango dira iGunean, eta uztailaren 31ra arte erabili
Beasaingo Udalak merkataritza sustatzeko politika aktiboen barruan, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako merkataritza bonuen programa jarri du martxan. Ekimenaren xede nagusia da tokiko establezimenduetan kontsumoa sustatzea, herriko merkataritzaren dinamizazioa indartzea eta gazteen erosketa-ohiturak Beasainen bertan garatzea.
Bonuak “Bonu programara” atxikitako merkataritza establezimenduetan soilik erabili ahal izango dira, eta salmenta egunetan erosleei emango zaie parte hartzen duten establezimenduen zerrenda.
Bonuen balioa eta funtzionamendua
Programa honen barruan:
- Bonu bakoitzak 10 euroko kostua izango du, baina 20 euroko balioa izango du.
- Bonua 5 euroko lau zatitan banatuta egongo da.
- Zatiak establezimendu bakarrean edo hainbatetan erabili ahal izango dira.
- Erosketaren zenbatekoa bonuaren balioaren berdina edo handiagoa izan beharko da, hau da, gutxienez 5 eurokoa.
Nork erosi ahal izango ditu bonuak
Bonuak eskuratzeko baldintzak honako hauek dira:
-
18 eta 30 urte bitarteko gazteak izatea (1996 eta 2008 artean jaiotakoak, biak barne).
-
Beasainen erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasun jarraituarekin, oinarriak GAOn argitaratu aurretik.
Erosketa eta erabilera epeak eta parte hartzen duten establezimenduak
Bonuak apirilaren 13, 14 eta 15ean erosi ahal izango dira iGunean, 12:00etatik 14:30era eta 2026ko apirilaren 13tik uztailaren 31ra arte (biak barne) erabili ahal izango dira.
Bonuen programara honako merkataritza establezimenduak atxiki dira: Labores Otea; Amets Descanso; Intersport; Itoiz Arropa Denda; Padel Indoor; Farmabi Parafarmaziak; Multiopticas; Siboney; Lirain Lurrindegia; Cortes Arropa-Denda; Xalo Arropa-Denda; Truk arropa-Denda; Foto Alzuri; Elduaien Hizkuntza Eskola; Argi Optika; Kiribilak Artisau-Denda; Arnedoko Txokoa; Maiur Ileapaindegia; Jauregi Optika; Piratas&Princesas Umeentzako Arropa Denda; Nagusi Optika; Olano Harategia; Zugan Estetika Zentroa; Mirentxu Liburudenda; Afede; Vicuña Sport, La Perla, Jokin Mugica kirolak, Zuha arropa-denda, Arku arropa-denda.
Tokiko merkataritzaren aldeko apustu estrategikoa
Ekimen honen bidez, Beasaingo Udalak tokiko merkataritza herriko ekonomiaren funtsezko eragile gisa indartu nahi du, gazteen kontsumo-ohituretan eragin positiboa sustatuz eta udalerriko merkataritza-sarearen lehiakortasuna eta bizitasuna bultzatuz. Bonuen kanpainak, aldi berean, gazteak herriko merkataritzara hurbiltzea eta kontsumo arduratsu eta hurbila sustatzea du helburu.



