Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Bestelakoak

Xalo arropa dendak jaso du Eguberrietako erakusleihoen dotoretze lehiaketako lehen saria

2025/12/29

Lehiaketako irabazle nagusiak urte sasoi bakoitzean erakusleihoa aldatzeko doako zerbitzua eskuratu du

Aurten Beasainen erretiroa hartu duten merkatariak omendu dituzte eta lehiaketan bozka eman duten erosleen artean erosketak egiteko txeke-sariak banatu dira

Xalo arropa dendak irabazi du Beasaingo Gabonetako erakusleihoen dotoretze lehiaketako lehen saria, Eguberrietarako propio atondutako erakusleihoari esker. Sari banaketa ekitaldia Beasaingo udaletxean egin da, eta bertan banatu dira, halaber, lehiaketan bozka eman duten bezeroen artean zozkatutako erosketa txekeak, baita aurten erretiroa hartu duten merkatariak omentzeko oroigarriak ere.

Sariak ematen Leire Artola alkatea eta Elena Ruiz zinegotzia izan dira. Ekitaldian, udal ordezkariek tokiko merkataritzarekiko babesa eta konpromisoa berretsi dute, azpimarratuz herriko denda eta saltokietan kontsumitzeak tokiko ekonomia indartzen duela. Tokiko merkataritzak gertutasuna, konfiantza eta arreta pertsonalizatua eskaintzen dituela nabarmendu dute, eta horrek herri izaera sendotzen laguntzen duela azpimarratu dute.

Merkatari erretiratuei omenaldia

Hitz-hartze instituzionalaren ondoren, omenaldia egin zaie 2025ean erretiroa hartu duten merkatari eta saltokietako arduradunei. Aurtengo omenduak honako hauek izan dira:

  • Andreak arropa-denda, Pepi Unanua
  • Bereziartu tapizeria, Juan Manuel Luzuriaga

Biek oroigarri bana jaso dute egindako ibilbidea eta herriko merkataritzari egindako ekarpena aitortzeko.

Erakusleihoa dotoretzeko lehiaketako sarituak

Bareak elkarteak, Beasaingo Udalaren laguntzarekin, antolatutako Eguberrietako erakusleihoen lehiaketan 10 saltokik hartu dute parte. Epaimahaia herritarren botoek eta Bareak elkarteko zein Udaleko ordezkariek osatu dute. Aurtengo edizioko emaitzak honako hauek izan dira:

  • 1. saria: Xalo arropa denda
  • 2. saria: Mirari denda
  • 3. saria: Alzuri argazki denda

Hiru saltokiek garaikurra jaso dute, eta lehen saria eskuratu duen dendak urte osorako erakusleihoa apaintzeko doako zerbitzua irabazi du, urte sasoi bakoitzeko erakusleiho bat aldatzeko aukerarekin.

Erosketa txekeen irabazleak

Lehiaketan bozka eman duten herritarren artean egindako zozketan, honako hauek izan dira erosketak egiteko txeke-sarien irabazleak:

  • 200 euroko txekea: BegoƱa Ayestaran
  • 100 euroko txekea: Edurne Garmendia
  • 100 euroko txekea: Ainara Zabala

Udalak eta Bareak elkarteak herritarrei parte-hartzea eskertu diete, tokiko merkataritzaren aldeko ekimenek herriaren dinamismoa eta bizitasuna indartzen laguntzen dutelako.