Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Bestelakoak

Angeles Oteo Garrido 103 urterekin Beasaingo amona

2025/10/08

Gaur ospakizun berezia izan da Beasainen: Angeles Oteo Garrido beasaindarrak 103 urte bete ditu, udalerriko pertsona adinekoena izanik. Udalaren ordezkaritza bat izan da bere etxean bisitan, urtebetetze zorionak emateko eta lore sorta bat oparitzeko. Ongizate eta Herritarren Arloko burua den Mariola Pascual eta alkate orde Adur Ugartemendia bertaratu dira, beasaindar guztien izenean zorionak helarazteko eta bere ibilbide luzeari aitortza egiteko.

Errioxarra jatorriz, baina duela hamarkada asko Beasainen bizitza egin duen emakumea da Angeles Oteo. Herrian oso ezaguna eta maitatua da, beti irribarretsu eta baikor agertu izan den amona beasaindarra. Udalak bere adina eta bizi-ibilbidea nabarmendu ditu, belaunaldi askoren lekuko izan den bizitza baten adibide gisa.

Zorionak, Angeles, beasaindar guztien partez!