Skip to main content
Bestelakoak

Formakuntza eta enplegua genero ikuspegitik aztertuko ditu Miren Elgarrestak

2017/12/12

Hitzaldia emango du bihar asteazkena Foru Aldundiko berdintasun zuzendariak Udaletxeko batzar aretoan 18:30tan

Lan munduan genero ikuspegiak izango duen eragina etorkizunean aztertuko du Miren Elgarresta Foru Aldundiko berdintasunerako zuzendariak emango duen hitzaldian. Hitzordua, abenduaren 13an arratsaldeko 18:30tan izango da udaletxeko batzar aretoan eta Asmubek (Beasaingo emakumeen elkarteak) antolatu du.

                Hitzaldian emango dituen azalpenak gaurko eta etorkizuneko lan munduan genero ikuspegiak izango duen eraginari buruz izango dira. Gaurko lan mundua aztertu eta etorkizunak zer eskatzen duen artean bi norabide ezberdin aurkitzen dira eta genero perspektibak laguntzen du horri argibideak aurkitzen. Etorkizuneko lan munduan eta egungo estereotipo ereduen arteko bateraezintasunaz mintzatuko da, hauen klabeak zeintzuk diren xehetuz.