Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Mugikortasuna eta trafikoa

San Inazio kaleko autobus geltoki berria erabilgarri dago

2025/05/15

Esteban Lasa kalean dagoena kendu da behin betiko eta bi kaleentzako bakarra geratuko da

San Inazio-Esteban Lasa kaleko lanak fase berri batean daude. Hori dela eta San Inazio kaleko eremua bukatu denez bertan kokatu den autobus geltoki berria erabilgarri dago. La Salle ikastetxearen parean dago kokatua eta Esteban Lasa kaleko 7. zenbakian zegoena behin betiko kendu da. Honal bada, lehen San Inazio kalean eta Esteban Lasa kalean zeuden bi geltokien ordez geltoki bakarra izango da aurrerantzean.