Skip to main content
Udal gobernua

Nekane Zalduak zinegotzi kargua hartu du osoko bilkuran

2017/09/29

Zinegotzi berriak, Berdintasun saileko ardura izango du aurrerantzean

Atzoko osoko bilkuran Errekarteko hirigintza proiektuaren hitzarmenari hasierako onespena eman zitzaion eta Kataluniako gertaerak gaitzesteko eta erreferenduma babesteko mozioa onartu zen

Nekane Zaldua Esnaola zinegotzi berriaren kargu hartzeak ireki zuen urriko udalbatzaren osoko bilkura. Udal gobernu taldeko kide berria, berdintasun saileko batzorde burua izango da. Hezkuntza sailaren ardura Xabier Matarranz zinegotziak hartuko du bere gain eta migrazioa eta parte hartzea Aitor Aldasoro Alkatearen esku geratuko dira. Egun sail honetan dauden egitasmo eta eginkizunen ardura hartzeko konpromisoz eta gogotsu agertu da zinegotzi berria.

Atzokoan, Errekarte eremuko hirigintza pdf hitzarmenaren hasierako onespenak (84 KB) aurrera egin zuen EAJ-PNV eta PSE-PSOEren aldeko 11 boto eta EHBildu-ren aurkako 6 botoekin. Honela bada, behar berriek hala adierazita, proiektu berrian zehaztu denez, mendialdean ez da eraikiko, landa sektorean baizik. Zerbitzu eta azpiegitura guztiak eskura dauden eremu urbanoan eraikiko da, gaur egungo eraikinen lerroari jarraiki, udal gobernuak eremu urbanoan eraikitzea lehenesten baitu. Eraikinei dagokionez,  solairu bat gutxiago izango dute. Era berean, berdeguneak eta espazio desberdinak errespetatuko dira gehiegikeriarik egin gabe.

Garabide elkartearekin eta La Salle ikastetxearekin sinatuko diren hitzarmenen baitan diru laguntzak eskaintzeko kreditu aldaketak onartu ziren, Udal gobernuko taldearen aldeko botoekin (9) eta oposizioko taldeen abstentzioarekin (8).  Garabide elkarteak, garapen bidean dauden herrialdeetako hizkuntza gutxituak egonkortzeko proiektuetan lan egiten du, herrialde horiei, oinarrizko baliabideetan laguntza emateaz gain, beraien nortasuna egonkortzeko. Horretarako, euskarak egin duen bidea oinarri hartuz.

Beste erabakien artean, Haurreskola kontsortziorako ordezkariaren izendapena onartu zen, eginkizun horretarako Xabier Matarranz aukeratu zen. Kataluniako galdeketa babesteko eta azken asteotan gertatutakoak gaitzesteko EAJ eta EHBilduk aurkeztutako pdf mozio bateratua (311 KB) onartu zen bi alderdien aldeko botoekin (15) eta alderdi sozialistaren (2) aurkakoekin.