Gaur 101 urte bete ditu Carmen Castrodeza Velascok, eta beste urte batez, gertukoen eta udal ordezkarien berotasuna jaso du bere egun berezian. Alkate Leire Artolak eta Herritarrak arloko buruak Mariola Pascualek bisita egin diote, lore sorta batekin zoriondu eta beasaindar guztien izenean urtebetetze mezua helarazteko.
Familiaz inguratuta, eguna elkartean bazkaltzen ospatuko dute, bere ibilbide luze eta oparoari aitortza eginez. Gaur egun tutoretzapeko etxebizitzetan bizi bada ere, Carmenek 80 urte baino gehiago daramatza Beasainen sustraituta, eta herriko memoria bizia da.
Mende batetik gorako ibilbidean, askotariko egoerei aurre egin behar izan die, beti adorez eta baikortasunez. Umorea eta bizipoza lagun, Udalak zorionik beroenak helarazi nahi dizkio berriro ere, bere 101 urte hauek osasunez eta maitasunez ospatzeko desioarekin.



