Beasaingo Udalak herritarrei dei egiten die Olaran Talentu Faktoriaren erabilera publikoko espazioei buruzko parte-hartze prozesuan jasotako emaitzak ezagutzera etor daitezen
Guztira parte-hartze prozesuaren saio desberdinetan, 150 beasaindarrek hartu dute parte
Saioa ekainaren 25ean izango da, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan
Beasaingo Udalak Olaran Talentu Faktoriaren erabilera publikoko espazioei buruzko parte-hartze prozesuaren emaitzak aurkezteko itzulera-saio irekia antolatu du. Herritarren iritziekin aberastutako txostenaren ondorioak partekatzeko unea da, eta horretarako gonbidapena luzatu nahi zaie prozesuan parte hartu duten guztiei, baita interesa duten herritarrei ere. Saioa ekainaren 25ean izango da, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan.
Olaran Talentu Faktoriaren proiektua herritarrekin batera eraikitzen jarraitzeko asmoan, Beasaingo Udalak jasotako ekarpenak baloratu eta horien inguruko erabakiak hartu ditu. Ekarpen horiek arkitektura proiektuan, espazioaren programazioan eta emakida baldintzetan islatuko dira. Era berean, proposatutako zenbait ideia gehiago lantzeko konpromisoa hartu du Udalak datozen hilabeteetan.
Parte-hartze zabala eta emankorra
Prozesuan guztira 150 herritarrek parte hartu dute, eta horien ekarpenek Olaranek eskaintzen dituen aukera publikoen inguruko ikuspegi osoagoa ematen lagundu dute. Jasotako iritziek aukera eman dute espazio irekien antolaketarako, erabilera anitzeko guneen sorkuntzarako, eta komunitatearen beharretara egokitutako zerbitzu publikoen diseinurako.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei eta herritar guztiei dei egiten die emaitzen aurkezpenera etortzera, proiektu hau elkarrekin eraikitzen jarraitzeko.
Itzulera saioa
Ekainaren 25a
18:00etan
Udaletxeko batzar aretoa






