Gaurtik, maiatzak 4, hilaren 17ra arte egongo da zabalik datorren ikasturterako matrikulazio epea. Eskaintza ezagutarazteko, bihar Ate Irekien jardunaldia ospatuko da eta hilabete osoan zehar kontzertu ziklo zabala antolatu dute
Beasaingo Loinatz Udal Musika Eskolak udaberriko egitarau nagusia jarri du martxan. "Musika Garaia" izenburupean, eskolak herritarrak musikara gerturatu nahi ditu, maila guztietako ikasleentzako ateak zabalduz eta herriko kaleak zein aretoak doinu ezberdinez betez. Gaur hasiko den matrikulazio epearekin batera, instrumentuak, irakasleak eta zentroaren funtzionamendua ezagutzeko aukera zuzena izango dute beasaindarrek.
Matrikulazioa eta Ate Irekiak
Datorren ikasturtean musika ikasi nahi duten guztiek gaurtik, maiatzaren 4tik, hilaren 17ra arte izango dute izena emateko aukera. Eskaerak eskolaren webgunearen bidez (www.beasaingomusikaeskola.eus) bideratu behar dira.
Eskaintza pedagogikoa eta instrumentu desberdinak hurbiletik ezagutzeko, Ate Irekien jardunaldia bihar, maiatzak 5, ospatuko da Musika Eskolan bertan:
- Ordutegia: 17:00etatik 19:30era.
- Itxiera berezia: 19:00etan Folk taldeak girotutako luntxa izango da Batzar Aretoan.
"Musika Garaia" egitarau kulturala
Matrikulazio epeari lagunduz, Loinatz Musika Eskolak askotariko emanaldiak antolatu ditu maiatzean zehar:
- Maiatzak 7 (18:00): "Musika Plazara" kontzertua Gernika pasealekuko frontoian.
- Maiatzak 8 (18:00): Musikoterapiari buruzko hitzaldia Marta Nietoren eskutik, Batzar Aretoan.
- Maiatzak 10 (19:00): Igartza Musika zikloaren barruan, Haizea Martiartu Quartet taldearen kontzertua Igartzako Jauregian.
- Maiatzak 14 (19:00): "Musika Kalean" emanaldia Bideluze plazan.
- Maiatzak 31 (18:00): Amaiera ekitaldi gisa, Feten Feten Sinfonikoa ikuskizuna Usurbe Antzokian. Sarrerak 6 euroan egongo dira leihatilan salgai.
Herritar guztientzako deialdia
Loinatz Udal Musika Eskolaren helburua da musika ikasteak dituen onurak gizarteratzea eta instrumentu bat jotzeko edo talde batean kantatzeko gogoa duten horiei bultzada ematea. Edozein zalantza argitzeko, eskolak 943 02 81 05 telefonoa eta



