Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Kultura

Udalaren euskarazko udalekuetan izena emateko epea martxoaren 9tik 16ra

2026/03/05

Uztailaren 1etik 10era izango dira Lekarozko Valle de Baztan Gazte Aterpetxean, eta 2013-2017 bitartean jaiotako 50 haurrentzako lekua izango da. 

Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da eta beasaindarrek lehentasuna izango dute

Beasaingo Udalak euskararen ezagutza eta erabilera aisialdiarekin uztartzea helburu duten Udalekuak Euskaraz 2026 egitasmoaren edizio berria antolatu du. Aurtengo egonaldia uztailaren 1etik 10era egingo da, Lekarozko (Nafarroa) Valle de Baztan Gazte Aterpetxean, natur ingurune paregabean eta giro euskaldunean.

Izen-emate epea martxoaren 9tik 16ra egongo da zabalik. 50 haurrentzako tokia dago eta gehiagok izena emango balute martxoaren 17an zozketa egingo da. Beasainen erroldatutakoek lehentasuna izango dute. E-mailez jakinaraziko zaie izena eman duten guztiei zozketaren emaitza, eta onartuak izan direnei ordainketa egiteko epea eta modua adieraziko zaie. 2013 eta 2017 bitartean jaiotako 50 haurrek parte hartu ahal izango dute.

Euskara, kontziliazioa eta aisia uztartuz

Beasaingo Udalaren helburua da udako aisialdia euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea, haurrek hizkuntzarekiko duten harremana sendotu eta erabilera indartuz. Aldi berean, egitasmoak familien kontziliazioa erraztea du xede, eskolen opor garaian kalitatezko eta hezitzaile den zerbitzua eskainiz.

Udalekuak hamar eguneko iraupena izango du eta euskara, natura eta aisia uztartzen dituen egitaraua eskainiko da, natur-ingurunean txertatutako jarduerekin eta talde-dinamiken bidez hizkuntza praktikan jartzeko aukerak sustatuz. Egitasmoa udal gobernuaren legealdi-planean jasotako konpromisoetako bat da, eta urtez urte sendotzen ari den ekimena da.

Prezioak eta izen-ematea

Prezioak hauek dira:

  • Seme-alaba bat: 150 euro
  • Bi seme-alaba: 255 euro

Familia ugarien kasuan:

  • Seme-alaba bat: 120 euro
  • Bi seme-alaba: 225 euro
  • Hiru seme-alaba: 300 euro

Informazio gehiagorako, Beasaingo Udalera jo daiteke 943 028063 telefono zenbakira deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.

Izena emateko bete galdetegi hau.