Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Kultura

“Parketarrak” euskaraz jolasteko ekimena berriro hilabete honetan

2025/10/07

Beasaingo Udalak eta Hezten elkarteak elkarlanean antolatutako “Parketarrak” egitasmoak urriko asteazkenetan hartuko du berriro indarra. Jardueraren helburua haurrei euskaraz jolasteko gune atsegina eskaintzea da, eta horren bitartez hizkuntzaren erabilera bultzatzea aisialdian.

Saioak urriaren 8an, 15ean, 22an eta 29an burutuko dira, Iturralde parkean 16:45etik 18:45era (euria eginez gero, Loinazko San Martin plaza azpian). Ekintza bi saioetan banatuko da adinaren arabera:

  • Zabu Zibu: 16:45etik 17:45era, 3-5 urte bitarteko haurrek guraso edo heldu baten laguntzaz parte hartu ahal izango dute. Helburua familiei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea da.
  • Txirrintxon: 17:45etik 18:45era, 6-9 urte bitarteko umeentzako jolas eta talde-dinamikak.

Euskaraz jolasteko aukera paregabea

Beasaingo Udalak gure hizkuntzarekiko konpromisoari eusten dio, herriko haur eta gazteen artean euskararen erabilera indartzeko. “Parketarrak” ekimenarekin, ikastetxe, elkarte eta familien parte-hartzea sustatu nahi da. Horregatik, udalak gonbita luzatzen die familia guztiei: zatozte zuen seme-alabekin, eta gozatu euskarazko jolas giroaz!

Beasain Beasain