2025-2026 ikasturterako Urbieta arte plastikoetako zentroak prest ditu ikastaroak: sormena, adierazpena eta artea uztartzen dituzten tailer anitzak. Izena emateko epea irekita dago, eta informazio guztia eskuorrian eta udal webgunean kontsulta daiteke
Hiltegi zaharra izandakoa, gaur egun Urbieta arte plastikoetako zentroa, berriro bihurtuko da beasaindarren sormenerako topagune. Beste behin, 2025-2026 ikasturtean hainbat elkartek antolatuko dituzte bertan ikastaroak, diziplina ezberdinetan:
- Balleta: 4 urtetik gorakoentzako klaseak, haur eta helduentzat.
- Marrazketa eta pintura: BEAR elkartearekin, ordutegi malguetan, adin-tarte desberdinetarako.
- Zeramika eta esmaltea: BUZTINGINTZA elkarteak bi maila eskainiko ditu. Irailaren 10a baino lehen eman behar da izena.
- Argazkilaritza tailerra: ARGIZPI elkarteak urrian zehar eskainiko du, astelehen eta asteazkenetan.
- Antzerki tailerra: 5 urtetik gorakoentzat taldeak, adinaren arabera banatuta.
Irratizaleak: Goierriko Irratizale Elkarteak ateak ireki ditu bazkide bihurtzeko eta irratiaren mundua ezagutzeko.
Tailer guztiak Urbieta zentroan egingo dira, eta izena emateko xehetasunak etxe guztietara banatutako esku-orrian aurki daitezke. Ez galdu aukera zure alde sortzailea pizteko!



