Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kultura

Inoiz baino hautagai gehiago Igartza Musika Bekako talentu berrien entzunaldietan

2020/11/19

Beasaingo Udalak Musikenerekin elkarlanean antolatutako Igartza Musika Bekaren bosgarren edizioak 22 hautagai izango ditu entzunaldietan, 7 gradu mailan eta 15 Masterrekoan

Herrian musika zaletasuna sustatu eta talentu berriak ezagutzera ematea du helburu aipatu bekak

Egun bakarrean, publiko guztiari irekitako musika ikasleen kontzertuak entzuteko aukera izango da Igartza Musika Bekaren bosgarren edizioan. Igartzako jauregian, datorren larunbatean azaroaren 21an, Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak aukeratutako ikasleak euren onena eskainiko dute.

Kontzertu emanaldiak goizean 9:00etatik 15:00era eta arratsaldean 16:30etik 19:00etara luzatuko dira. Entzunaldi saioak 20 minutukoak izango dira gehienez eta hauen artean sartu eta atera ahal izango da publikoa beti ere eta bizi dugun egoerak baldintzatutako edukiera eta osasun neurriek ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Sariak 19:45ean banatuko dira. Beasaingo Udalak sortutako bekak, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroa den Musikenen ikasteko diru laguntza ematen du: Gradu Beka saria 2.000 euro eta Master Beka saria 3.000 euro.

Nazioarte mailako hautagai ugari

Aurkeztu diren ikasle kopuruan, nazioarte mailako herrialde ezberdinetako ordezkariak aurkitzen dira. Master Bekara 15 hautagai aurkeztu dira estatutik Cadiz, Murcia, Madril, Jaen, Barbastro, A Coruña eta Zaragozatik. Atzerritik, Frantzia Bielorrusia, Errusia, Txile, Mexiko eta EEBBtatik. Gasteiztar bat izango da euskal hautagai bakarra. 

Gradu Beka sarirako berriz, 7 ikasle izango dira. Estatutik Bartzelona, Sevilla, Illes Balears eta Burgostik. Atzerritik Belgikatik eta Euskal Herritik Bilbo eta Lizarratik. 

Aurtengo edizioko epaimahaia Sorkunde Idigoras, Mari Jose Cano, Arantxa Gastesi eta Julio Pastor-ek osatuko dute. Entzunaldi guztiak amaitzean epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da. Ikus egitaraua

 Musika sustatzeko helburuarekin sortutako beka

Udal gobernuak, kultura arloan musikarekin lotuta duen egitasmo nagusietakoa da Igartza Musika Beka. Musikari gazteei bultzada bat emateko helburuarekin sortu zen 2016an Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroa den Musikenerekin sinatutako lankidetzari esker, eta Igartza Musika programaren osagarria da. Interpretazio espezialitatean dabiltzan Musikeneko bertako nahiz atzerriko ikasleak onuradunak izango badira ere Beasain eta beasaindarrei eragingo dien ekimen bat da zalantzarik gabe. Izan ere talentu handiko musikari gazteen lanaren emaitzak Beasainen bertan plazaratzea ekarri du. Irabazle izaten direnak Beasainen kontzertuta eskaintzeko konpromisoa hartuko dute datorren urtean.