Larunbatean, maiatzak 13, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Antzizar kiroldegiko frontoian binakako bi erremonte partida jokatuko dira. Sarrera doan izango da

Bertako kirolak, eta zehazki pilota sustatzeko asmoari jarraituz, Beasaingo Udalak pilota jaialdi berri bat dakar Antzizar kiroldegira. Oriamendi enpresarekin elkarlanean, “Erremontari herriz herri” txapelketako jardunaldia jokatuko da larunbat honetan arratsaldeko 17:00etan eta sarrera doan izango da.  

Beasainen bertan, erremontean jokatzen duten puntako pilotariak ikusteko aukera paregabea izango da. Txapelketa berria da, Erremontari telebista saioaren bultzada jarraituz antolatu dena. Euskal Herriko bederatzi herrietan barrena jokatzen ari da, eta txapelketan Oriamendi enpresako pilotari guztiak hartzen dute parte bi taldeetan banatuta: A taldean Erremontari saioan ari diren pilotariak egongo dira eta B taldean Oriamendiko beste erremontista guztiak.


Beasainen jokatuko diren bi partidetan hauek izango dira lehian ariko diren pilotariak: lehen partidan, Irazu eta Eskudero, Gurrutzaga eta Aiestaranen aurka eta bigarren partidan, Ezkurra II eta Zaldua I, Ansa II eta Zubiriren aurka. Partidu bakoitzean 15 tantoko bi set jokatuko dira eta 5 tantoko set bat. 

Zortzi jardunaldiren ondoren, pilotari bakoitzaren emaitzak kontuan hartuta (eginiko tantuen eta huts egiteen kenketaren emaitza), batazbesteko onena duten lau erremontistek jokatuko dute talde bakoitzeko finala (bi aurrelari eta bi atzelari talde bakoitzean). Final handia ekainaren 27an jokatuko da Zumarragan. 

Jaialdiaz gain, beasaindar guztiek sarrera doakoa izango dute, maiatzaren 15ean, Galarretan jokatuko den Euskal Telebistako Erremontari telesailaren grabaketa zuzenean ikusteko. 

Erremontari web2