Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Oharrak

Izen-ematea zabalik da Beasaingo LI. San Silbestre Krosean parte hartzeko

2026/11/06

Abenduaren 31n jokatuko da proba herrikoia, eguerdiko 12:00etan hasita, C.R. Beti-Bizi K.A.E.-k eta Beasaingo Udalak antolatuta

Parte-hartzaileek abenduaren 29ko 22:00ak arte eman dezakete izena telematikoki

Urtea kirola eginez eta giro onean agurtzeko hitzordu kuttunean parte hartzeko izen ematea zabalik dago jada, Beasaingo LI. San Silbestre Krosean. C.R. Beti-Bizi K.A.E.-k antolatuta eta Udalaren babesarekin, 51. edizioa 2026ko abenduaren 31n (osteguna) ospatuko da, eguerdiko 12:00etan.

Lasterketan, 14 urtetik gorako edonork hartu ahal izango dute parte. Horretarako ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea eta 15 euroko ordainketa bideratzea. Izapidea telematikoki egin daiteke besteak beste www.beasain.eus atarian. Epea 2026ko abenduaren 29an itxiko da, gaueko 22:00etan.

Lasterketak sari ekonomiko garrantzitsuak banatuko ditu lehen 15 sailkatuen artean (1.500 euro lehen postuan helmugaratzen den gizonezko zein emakumezkoarentzat), bai eta garaikurrak ere sailkapen orokorreko, herritarren, 45 urtetik gorako beteranoen eta 18 urtetik beherakoen mailetan. Horrez gain, antolakuntzak hainbat opari zozketatuko ditu korrikalari guztien artean.

Beti Bizi Elkarteak izena garaiz emateko eskatu die herritarrei eta inguruko korrikalariei, urte amaierako kirol-festa handian parte har dezaten.