Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Biblioteka

3-5/ 6-8 eta 8-12 URTEKO HAUR ETA FAMILIEN IRAKURKETA KLUBAK IRAILETIK MAIATZERA (2026-2027)

KARTELERAKO ARGAZKIA

Irailean berriro martxan jarriko dira haur eta familien irakurketa klubak.

Oraingoan lau talde osatuko ditugu; bat 3-5 urteko haurren familiei zuzenduta egongo da; hirugarrena, 6-8 urteko haurren familientzat izango da; eta hirugarrena, 8-12 urteko haur/gazteei zuzenduta. 

Irakurketa klubeko proposamena, 3-5 eta 6-8 adin tarteetangurasoak eta haurrak elkarrekin liburutegira etortzea da, haur euskal literatura abiapuntu harturik. Saio hauek dinamizatzaile batek gidatuko ditu eta helburuak hurrengoak dira: 

  • Irakurketa ohiturak sustatu
  • Kalitatezko euskal bibliografia ezagutu
  • Guraso/hezitzaile eta haurren arteko irakurketa giroa sortu

Saioak euskaraz izango dira eta garrantzitsua da haurrarekin saiora datorren helduak parte hartzeko jarrera izatea. Gozatzeko unea sortzeaz gain, gurasoen prestakuntza ahalbidetzen duen ekintza da. 

8-12 urteko gaztetxoen kasuan, bakarrik etortzeko saioak izango dira, komikien inguruko hainbat ekimenekin : 

  • Antzerki txikiak.
  • Liburuak oinarri hartuta abentura jolasak.
  • Liburu ederretan oinarritutako app batzuren erabilera.
  • Sormenak, irudimenak eta sorkuntzak ere bere tartea izango du.

Izena emateko, jarri harremanetan Beasaingo Udal Liburutegiarekin: 943028070/ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Bestela, adin tarte bakoitzari dagokion formularioa bete dezakezue:

* 3-5 urteko haurren familiak: https://tally.so/r/3xLVrE

* 6-8 urteko haurren familiak: https://tally.so/r/3xLVpv

* 8-12 urteko gazteak: https://tally.so/r/wMQ1bk

Saioak  ordubetekoak izango dira, hurrengo data eta ordutegietan:


 

3-5 URTEKO HAURREN FAMILIAK

(Ostegunak 17:30-18:30)

Irailak 10

Urriak 8

Azaroak 12

Abenduak 17

Urtarrilak 14

Otsailak 18

Martxoak 4

Apirilak 8

Maiatzak 6

3-5 URTEKO HAURREN FAMILIAK

(Asteazkenak 17:30-18:30)

Irailak 9

Urriak 7

Azaroak 11

Abenduak 16

Urtarrilak 13

Otsailak 17

Martxoak 3

Apirilak 7

Maiatzak 5

6-8 URTEKO HAURREN FAMILIAK

(Astearteak 17:30-18:30)

Irailak 8

Urriak 6

Azaroak 10

Abenduak 15

Urtarrilak 12

Otsailak 16

Martxoak 2

Apirilak 6

Maiatzak 4

8-12 URTEKO GAZTETXOAK

(Ostiralak 17:30-18:30)

Irailak 11

Urriak 9

Azaroak 13

Abenduak 18

Urtarrilak 15

Otsailak 19

Martxoak 5

Apirilak 9

Maiatzak 7