E-book mailegua

Mailegua, itzultzea eta erreserbak

  • Pertsona bakoitzeko liburu elektronikoaren irakurgailu bat bere zorroarekin mailegatuko dugu.
  • Itzultzeko epea: Irakurgailua itzultzeko epea hilabetekoa izango da.
  • Itzultzeko epea amaitu ondorengo atzerapenak postaz jakinaraziko ditugu eta zigortu egingo dira. Oso berandutzen denari, edota beti berandu dabilenari, bazkide txartela kendu egingo zaio.

Erabilera baldintzak

  • Gailuaren programaren konfigurazioa ezin da aldatu
  • Erabiltzailea izango da gailu eta bere osagarri guztien arduraduna maileguan dagoen bitartean.
  • Erabiltzaileak ezin izango du irakurgailuan ezer gorde. Liburutegia ez da erantzule egingo balizko datuen galeraz.
  • Erabiltzaileak eraman duen egoera berean itzuli beharko du.
  • Erabilera ezegokiarengatik sortutako kalteak konpontzea ezinbestekoa izango da;eta, honen ardura maileguan eraman duen pertsonarena izango da.
  • Erabiltzaileak irakurgailuaren funtzionamenduan akatsen bat sumatuz gero, berehala ohartaraziko die liburutegiko langileei.

 

Erabilera baldintzak bete ezean Liburutegiak eskubidea izango du behar diren neurriak hartzeko.

katalogoa logo      eliburutegia logo

 

Beasaingo Biblioteka, San Martin plaza z/g 20200 Beasain (Gipuzkoa)
Tlf.a: 943 02 80 70 ; biblioteka@beasain.eus
Egutegia eta ordutegia/Calendario y horario: Bibliotekaren egutegia